Lehortetik ihesi

...zertan dira ispiluak begiratzen ez diegunean...

Maria itsaso beltzean bustiko dugu, Padovako hotelean busti zena baino ilunago; Bukaresteko karriketan paseatu, eta KO utziko duen beste mutilen bati ebatsiko dio pijama... gorputz biluziek jartzen baitizkiote ileak tente antzean. Eta gizon usaina ukanen du bidaiatik bidaiara arteko itxarote gosetian... Ibernatze infernalean... loaldi luzeari emango zaion tregua horren zain... bizirik dagoela erakusteko atzo Italian, bihar Errumanian... Maria heldu da eta zure begiak ditu


Piun! Piun!

2
euritan 1456132432987 Lehortetik ihesi | 2008-04-02 20:12

  Indioek igelen azaleko pozoiaz bustitako geziez akabatzen zituzten bakeroak. Baina umeak suzko armak nahiago ditu jolaserako, telebistakoak bezalakoak. Eta tanke handi bat, edozer zapaldu eta edonoren gainetik pasatzeko gai den horietakoa. Aitatxok erosiko dio...


143.

6
euritan 1456132432987 Lehortetik ihesi | 2008-03-20 00:43

Borneoko narrasti batzuk lurra ikutu gabe jaio eta hiltzen dira. Arbolarik arbola. Sugeen beldur.                                      Unai Elorriaga (SPrako tranbia)


too fast

1
euritan 1456132432987 Lehortetik ihesi | 2008-03-15 20:49

Hori da hori denboraren gosea, gaur edo bihar denok irentsiko gaitu.


RING RIIIIIIIIIIIIIIING! ((telefonoaren kexua ere erdi amerikanoa iruditu zaizu. Azken aldian dena molde beretik sortu dela iruditzen zaizu, bidaiak, laguntasuna eta zoriona. Hiruki forma dute.. mami oso mamitsua, bai, eta punta zorrotzak, dastatzeari ekin diozunean zauritu zaituztenak. Eta angeluak txikitzen, eta 0tik geroz eta gertuago eta halako batean... infinituaren eta 0ren arteko tarte txiki-handian hutsean utzi zaituzte hirurek: bidaiak, lagunak eta zorionak. Ta zer geratzen da? SP-ra omen dijoan tranbia bat -zuk badakizun arren Veneziara zaramatzala, han goitik itsasoa ikusten...


  - Zabaldu begiak... saiatu! Lortuta ere, ez duzu ispilu urtuak itzulitako islada distortsionatua eta zuri-beltza besterik jasoko. - Hori da egia? - Bai, hori da gure egia.


EUREN ESKU

euritan 1456132432987 Lehortetik ihesi | 2008-02-23 19:44

Zenbateraino zauzkate robotizatuta?  


 Ketan haut, gau, irensten airetan... Beltz arnasten haut, zuri ikusi, garden dasta... Ezin gabetsiko haut, egunak ez zidak pentsatzen lagako... Baina zain geratuko nauk, harrokeriaz, axolako ez balit legez, letratutako ke arnasestutan, dastatuko haudan hurrengo aldiari so, hemendik uste duana baino gehiago ikus baizezakeat... Bazekiat biharko berri... Bazekiat itzaltzen ari haizela... Hago, hago hortxe, bila nijoak, gaur lientzora, bihar hondartzara... Hotzetik epelera, epelean bero, birrinduko gaituk hareatan. Berriro.


Denbora sentitzeak ezinezkoa dirurdi. Baina ez. Denbora uki dezakegu. Ezagutu. Kalean berarekin topo egindakoan edota ispiluaren isala lurrunduren batean ezikusiarena egiten duenean. Ustekabean, poliki antzean, ihesi doa ikusezin. Gehiegi pentsatzea, horixe zen bere gaitza. Pazientea erotzeko zorian, eta, erlojua asmatzeko esan zion psikiatrak. Terapia moduan. Mugak jartzearren, atalak, pausoak eta pausak. Ordena. Soluzio pertsonal bat, gerora katastrofe komun bilakatua. Makina bat buruk toleratu duen abiada handiko trena, inuzentea dirudien orratzen joko hori. Bonba bat. Amaiera...


WOODEN DOLLS

1
euritan 1456132432987 Lehortetik ihesi | 2008-02-08 10:16

Sarri, ez gara espero duten tximeletetan bilakatzen... Sarri, aurrera pausoek atzerantz eginak dirudite... Sarri, beltza zuri ikusten dugu...                     ... ta gutxitan gara onartzeko gai. Artikulazio mugatuak ditugu, inondik ere!