Italia ez da Alpeetan bukatzen, Euskal Herrian hasten da ((ondoegi esandako gezurra))

euritan 1456132432987 Lehortetik ihesi | 2008-02-27 22:11
2

RING RIIIIIIIIIIIIIIING!

((telefonoaren kexua ere erdi amerikanoa iruditu zaizu. Azken aldian dena molde beretik sortu dela iruditzen zaizu, bidaiak, laguntasuna eta zoriona. Hiruki forma dute.. mami oso mamitsua, bai, eta punta zorrotzak, dastatzeari ekin diozunean zauritu zaituztenak. Eta angeluak txikitzen, eta 0tik geroz eta gertuago eta halako batean... infinituaren eta 0ren arteko tarte txiki-handian hutsean utzi zaituzte hirurek: bidaiak, lagunak eta zorionak. Ta zer geratzen da? SP-ra omen dijoan tranbia bat -zuk badakizun arren Veneziara zaramatzala, han goitik itsasoa ikusten den lekura- eta belarraren ahoa -ozka eginen dizula mehatxuka, zaurituko zaituela, iragandako iraganaren punta zorrotzak bezainbeste, edo gehiago- soilik geratu dira zapata kaxa batean gordeta... Telebista piztu duzu eta ahantzi duzu oroitzeari utzi ezin diozun pentsamentu hori. Laguntasuna ez da sekula erabat itzaltzen. Bidaiak gerora ere egiten dira, presarik ez. Eta zoriona, zoriona esistitzen da, frogatuta dago, ia zientifikoki. Eta sinistu duzu, digeritu... lo egin nahi baituzu gaur gauean bederen. Baina ohera joan aurretik telebista ikusten ari zara. Pena ematen dizu egoerak, irudiek, titularrek, kastellanozko hitz jostari horiek -bere panpina dirudien Euskarak isilik dirauen artean, ez baitago gazterik bere ahoa hizkuntza zaharrari mailegatuko dionik- eta gu, gu telebistari begira... alfonbrapeko hauts zapalduak ere amerikanoagoa dirudi egunetik egunera... Ya ez dakizu Euskal Herria Italia hartan bukatu ote zen))

RIIIIIIIIIIIIIIIIIIIIIING RING

... ez duzu hartuko ... segi dezala bakarrizketan ... lotara zoaz, amestera ...

Karmele U. Beitia

Karmele U. Beitia 2008-03-03 18:56 #1

Baten batek esan zuen gauzak ez direla bukatzen, gauzak eraldatu egiten direla...<br>

euritan

euritan 2008-03-03 19:30 #2

Baten bat hori optimismoaren sindromeak jota zegola ondorioztatu det ustez lurrartu dudanian... (hodeiren batean ote (oraindik goregi), edo lurpean (beheregi akaso)...). Hobe arrazoi balu... baina honek guztiak aspaldi hoztu izanan planta&nbsp;du...


Utzi iruzkina: