DIALOGOA BIDEA OMEN

euritan 1456132432987 Lehortetik ihesi | 2008-02-14 21:27
1

Denbora sentitzeak ezinezkoa dirurdi. Baina ez. Denbora uki dezakegu. Ezagutu. Kalean berarekin topo egindakoan edota ispiluaren isala lurrunduren batean ezikusiarena egiten duenean.

Ustekabean, poliki antzean, ihesi doa ikusezin.

Gehiegi pentsatzea, horixe zen bere gaitza. Pazientea erotzeko zorian, eta, erlojua asmatzeko esan zion psikiatrak. Terapia moduan. Mugak jartzearren, atalak, pausoak eta pausak. Ordena. Soluzio pertsonal bat, gerora katastrofe komun bilakatua. Makina bat buruk toleratu duen abiada handiko trena, inuzentea dirudien orratzen joko hori.

Bonba bat.

Amaierarako bidea.

Atzeranzko edota aurreranzko zenbaketan, patuaren mendeko.

-Hi, gera hadi une batez...

-Tik tak tik tak...

-Zer irabazten duk beso zorrotz horiek horren azkar mugitzen?

-Tik tak tik tak...

-Egia, ahantzi nian ia, ez haizela gizakia, ez duala sentimendurik, bizi enternoa duen objektu orok bezala...

-Tik tak tik tak... ((pentsakor))

-Koittadua... Nahiago huke zenbatzeari utzi eta zenbaketaren mende egon... Segi, segi, hirearekin...

-Tik tak tik tak ((negarrez))

Eta berdin-berdin segi zuen denboraren eta gizakiaren arteko guduak, behinolako terapia denon gaitz bilakatu zen egun hartatik. Erlojuak apur bat gizakiago eta gizakiak apur bat errobotizatuago.

azkenengo bidaiean

azkenengo bidaiean 2008-02-16 19:24 #1

denboraren orratz herdoilduei iruzur egitea besterik ez zaigu geratzen, saiatzea, saiakuntzan erortzea, etsitzea, eta, azkenik, bere mendean geratzea, murgiltzea: ezereztatzea.

itsasoak eta ortziak amodioa egiten duten hertsi horretan urtzerakoan, saiatu izan garela pentsatzea baino ez zaigu geratzen. hitz bakoitzaz, laztan bakoitzaz bizi izan garela.

denbora zer den, bizitza zer den, jakin barik. dakigunerako, joanda gaudelako, itzulerarik ez daukan trenean. Azkenengo bidaieaN.

Utzi iruzkina: