karakolak

euritan 1456132432987 Lehortetik ihesi | 2007-11-10 14:33
6

Karakolak bizkarrean, astiro, astiro, likido likatsu hori nire azalean utziz. Ez duzu kolonia usainik, ile-adatsak ere ez du usain gozo artifizialik, lurrin leun ezti bat baino ez, zure-zurea. Zentzumen guztien bidez perzibitu dezaket, ez sudurrarekin bakarrik. Horregatik dihardut honela, ezpainak, mingaina, begiak eta besoak zure siluetan pasiatuz. Belztasun honek ilunagoa, misteriotsuagoa bihurtzen zaitu, eta zentzumen bat gehiago pizten zait orduan: irudimena. Zure ile gorrizta ere ilun tintatu nahi izan du gauak, eta buruko karakolak deformatu dizkizu. Baina oraindik ukitu ditzaket, disimuloan jolasean dabiltza behatzak irudimenarekin, karakolekin...

neu

neu 2007-11-10 16:22 #1

(ai ama...)

nere

nere 2007-11-13 00:39 #2

ze ibiltzezea zu karakolakin, perbertida??? jaja broma...

muxu bat

itsasikaitzean galdutako marinela

itsasikaitzean galdutako marinela 2007-11-17 01:13 #3

Ur- azala bare zegoen, kieto. Iluntze haren edertasunak lotsatuko balu bezala. Hain zegoen hain, hain, hain geldi, hain mutu, hain; ezen apenas mugitzen zela ontziaren fereken ondorioz... hilda balego bezala. Heriotza goxo hartan kulunkan, pulunpan. Olatuen baltseoa isiluneetan mugatu bailitzan. Otzan. Bare.

Urrunean, lainoek trazatutako azukrezko zirimoletan, kaioek dantzan zirauten, hegaz, zeruan gailenduz, lotsabako halakook.

Bitartean, ontziak apal zerraien, itsasoari azgurea emanez: (baporeak itsasoaren zorriak dira). Aita Guriaren bela astiro- astiro astintzen zuen haizeak, leunki, biolina zahar baten korden marruskadurarekin konforme balego moduan, dantzan. Kapitainaren kamerinoan bertan, lasaitasun isil guzti haren entropiaren erdian, gatibatuta, intziri batek ihes egin zuen ezpain umel batzuetatik, aske. Marinelak, maitearen ezpainetatik hura ostu eta bere egin zuen, betiererako, hasperen hura baitzen bere pentagramaren kilikortasun finaren zio bakarra.

Kadentzia perfektua.

Une horretantxe, intziri iraultzaile hark piztuta bezala, harrotu egin zen itsasoa, bizitu. Olatuz eta  bitxez eta zurrunbiloz (((eta iraultzez))). Eta, intzirien eta hasperenen eta hatsen in crescendo zoro eroan, bi notek alde egin zuten bost barrotedun kartzela melodiko hartatik, ihes, azukredun lainoez haratago, itsasoen mende diren gailurrez harantzago, errealitateko hegiei desafio eginez: iluntzearen gatibu ziren itsasoak eta ortziak amodioa egiten zuten utopian lotsagabeki erreakzionatuz, nor den solutu, nor den disolbatzaile ahantzita. Bateratze kimiko perfektuegian.

Kadentzia ezin perfektuagoa, irrealitatearen mugetan taxutua.

2007-11-17 01:17 #4

maindiretan urtuta

maindiretan urtuta 2007-11-21 00:06 #5

...beste behin ere...

beste behin ere hitzen pentagrama horretako nota, tanta izan nahi izan dut... itsaso horretan, lasaitasunaren entropian edota ezpain umeletan, baina tanta.

2007-11-25 15:45 #6

bazara

Utzi iruzkina: