Ezkutaketan

euritan 1456132432987 Lehortetik ihesi | 2010-01-24 14:04
2

Xiringa zikinez beteta daude kale bazterrak. Bi haur dabiltza ezkutaketan. Eta zu leihotik haiei begira, zigarroak iraun artean. Neskak begiak estali ditu eta hormara begira arabieraz zenbatu du. Mutikoa korrika hasi da, oso ondo nora ez dakiela. Neskatoak amaitu du. Mutikoak ez du erabaki. Eta etxe karratuaren bueltan korrika darrai. Ez du atzera begiratzen, jende olatuaren uretan deskantsatu du azkenean. Badator neskatoa, heldu da, eta metro gutxitara daude elkarrengandik. Ozen hitz egiten duten sei bat gizon doaz pasieran. Mutikoa haien atzetik abiatu da, disimuloz. Neska autopeetan eta zabor tartean dabil begira. Mutikoa haren ondotik pasa da. Ez du ikusi. Etxe karratuari buelta bat gehiago eman dio, orain mezatara doazen gazte batzuen tartean doa, bera ere erdi oihuka. Neskatoak ez du ikusi, espaloiaren parte den odol tanta bezain arrunt egin zaio. Mutikoa, apurka, ikustezin izatera ohitu da. Neskatoa bila dabilena ez aurkitzera.

Eta geroz eta zailagoa egingo zaie elkar aurkitzea.

Amaia

Amaia 2010-02-11 13:21 #1

Iraitz! Astelehenen aurkituko zaitut nik. mx 1!! <br />

tt

tt 2010-02-19 23:53 #2

<p>Ezkutalekue ez danen elkar aurkitzea galarazten dona, ordun zer ein? Estratejiz aldatu hasteko, ez daren lekun zirrikittuk iriki, bilatu eta aurkittu. Bat, bi, hiru... has gattezen berriz =)</p>


Utzi iruzkina: