__PAPEREZKOA__

euritan 1456132432987 Lehortetik ihesi | 2008-06-06 01:24
1

Lau tolestura soilez paperezko amodio bat eraiki dizut. Eta oparitu. Eta azaldu, zeinen perfektua den, orban beltzik eta itzal ilunik gabea... Zeinen erraz molda daitekeen bion gustura eta, zeinen eder kolorezta dezakegun, guk nahi bezala.

Baina, zera esan didazu, nahiago duzula birziklatutako maitasuna, apurtutako haren hautsetatik jaioa, berri bat baino.

Eta orbanez betetako haren gainean pintatu ditugu gaurkoa eta biharkoa, oraingoz. Bai, apur bat ximurtuta dago, baina, oraindik asko dugu bertan pintatzeko.

Alice In Citta

Alice In Citta 2008-06-07 13:44 #1

Eta paperezko amodio honek betirako iraungo duen sentsazioa dudanez saiatuko naiz haren azal leunean ahal dudan pintzelkada sendoenak ematen, airean galtzen denean behintzat suma dadin ez dela alferrik izan...<br>


Utzi iruzkina: