PLASTILINA

euritan 1456132432987 Lehortetik ihesi | 2008-06-22 16:05
1

Gehiegi ere ez dakit alter egoaren fabrikazioaren nondik norakoez. Soilik dakit maskara perfektua dela bere buruaz era inpertsonalean idatzi nahi duen horrentzat. Gure pusketa bat da, bizimodu txarrenera bideratu edota erabateko zorionera eraman dezakeguna... badakizu, errealitatean egin ezin daitezkeen gauza horiek guztiak. Literturaren plastikotasunak ematen digun askatasunetariko bat da, finean.

Letra piloaz osaturiko plastilina zatia da literatura, eta idazlea, hura manipulatzen ahaleginduko den umea. Batzuetan garen hau irudikatuko dugu eta besteetan izan nahi genukeen hori, hatz baldarrez, betiere. Eta narrastasun hori izango da, hain zuzen, irakurlea identifikatuta sentiaraziko duena, idazlea eta alter egoa anaituko dituena. Bizitza era baldarrean moldeatutako istorioa baita.

marianne

marianne 2008-06-22 22:52 #1

Bai plastilina arma perfektua da, ia etilikotasunerako ilegala izan ahal zatekeena. Ez dakit berez manipulazioa ote dan moldeatzeko diren letra multzo hoiena, nahiago det pentsatu buru barreneko zingiretan ortzimugak irekitzeko giltza direla, badena eta ez denaren arteko dimentsioetara igarotzeko bidetxur serendipityzkoak...<br>


Utzi iruzkina: