isiltasuna baino garrantzitsuagoa delako

Atea zabaldu eta bere atzetik joan zara, momentu bakar bat ere ez zenuen nahi galdu, badaezpada. Erakutsi dizu dena. Aurrena, sukalde amerikarra (bitrozeramika, mahaia eta sofa zaharra); ondoren, komuna, gustatu zaizuna, eta azkenik logela bat. Dena berritua erabat. Gustatu zaizu, baina aizu, azken galdera zein den ederki dakizu: pisuak zenbat diru eta diruak zenbat pisu. «400 hilero». 400? Lau, zero, zero? Ordain dezakezu baina, ez da merkea, alajaina! Tira, garestiena ere ez da. Ez zaitez kezka, hilero batuko duzu hainbeste eta hemen lasai bizi zaitezke. Bestela, zer esango ...


Egun batetik bestera jaitsi dira tenperaturak. Udazkena arbuiatu eta neguari eman dio bide udak. Kalean izugarrizko hotza. Lehen dantzan genituen oinak izoztuta, eta dardarka kokotsa. Paralizatu egiten gaitu hotzak, eta negua infernu bat da berozaleontzat. Berozale ala hozbera? Ea non kokatzen den norbera… Nik behintzat gehiago dut bigarrenetik, batez ere uda berriez maitemindu nintzenetik. Goizero jaiki eta dutxa beroa. Hotzaren beldurrak dakar zure erritmo geldoa. Hotza eta giro txarra kalerako. Badakizu ez zarela aterako. Telebista piztu eta ea zer dagoen lehen katean....


Norbere bidea topatzea omen da zailena bizitza honetan. Baina noiz da bidea norberarena? Jende askok jarraitutako bide bat ez al daiteke norberaren bide izan? Norberak ireki behar al du bere bidea? Ezin al da hautu kontziente bat izan besteen bidean jarraitzea? Argi dago baietz. Kontziente garen momentutik baina, inork ireki gabeko bide bat baino ez dugu nahi, geurea izango den bide bat. Eta bizitza etengabeko bide-bilaketa bat omen da. Orain arte horrela izan da. Gaurtik aurrera nolakoa izango den jakiterik ez dago, ordea. Hartzen dugun bidea hartzen dugula ere, izan kontzienteki ala in...


Beti berandu iristen naizelako sentsazioa dut. Berandu hitzorduetara. Berandu harremanetara. Berandu besteengana eta beranduago nigana.   Liburu batean irakurri nuen pertsona batzuek arreta berenganatzeko zuten estrategia inkontziente bat zela berandu iristea. Ez nuke esango hori guztiz horrela denik. Oraindik garaiz gabiltzanean behar bezala erreakzionatzen ez jakitearen ondorioa da berandu iristea. Berandu batek beti baitu lehenagotik garaiz bat, gazte batek beti haur bat izaten duen modu berean. Batzuetan zain egotearen beldur garelako ez dugu goizegi iritsi nahi, kontuan hartu g...


Heldutasuna.Ume eta gazte ginela heldutasuna izaten zen helburua. "Izan zaitezte helduagoak" zenbat aldiz entzungo nion irakasle bati baino gehiagori. "Noizbait egingo haiz heldu!" zenbat gurasoei entzungo ote nien.Baina zer esan nahi dugu "heldua" esaten dugunean? Batzuetan "konstantea" esan nahi dugu, edo "serioa", edo "kontsekuentea", edo "langilea", edo ...Gizarteak heldutasunera iristera goizegi behartzen gaituelakoan nago. Helduak garela sinetsaraztera. Ezagutu dudan pertsona serio, langile eta azkarrenetako bati jasan behar izan dizkiot jarrerarik umeenak. Bestalde, badakit niri ume-...


Erabakiak hartzeko gai garen unetik, erabaki horien ondorioak onartzeko gai izan beharko genuke. Ez dugu beste erremediorik egia esan. Beste inor arduratu ezean, denbora bera arduratzen baita bakoitzari bere erabakien ondorioen berri emateaz. Ondorioak, ordea, ezin dira aurreikusi. Horretan datza erabakiak hartzearen zailtasuna. Zenbait erabaki zuzenek ere ondorio okerrak ekar ditzakete. Eta horregatik erabakia okerra izan dela sinesten dugu. Zenbait hilabetetan ibili naiz urte hasieran hartutako erabaki baten ondorioak onartu eta sufritzen. Inor gutxi izaten da gai sentitzen duena aurp...


Maitasunaren eguna delako, eta ez kontsumismoarena, mesedez, gaur ez oparitu arrosa gorririk, edo bonboi kaxarik. Eman iezaiozu musurik maitagarriena, egin maitasuna aspaldian ez bezala, oparitu maitasuna. Eta ez baduzu nori eman, egin, oparitu, orduan, egin, eman, oparitu iezaizozu zeure buruari, hori baita beste edonori emateko lehen pausoa. Zuek ere (beste era batean) maite zaituztedalako...


Ohean etzanda.Saiheska, eskubitara begira. Zu.Gora begira. Zu.Ezkerretara. Zu.Berriz eskubitara. Eta berriz zu.Zu.Berriz ere loari tokia kendu diozu nere ohean.


Eta jakin nahi duzuna ez zaizula gustatuko baldin badakit?Leku berera daramaten bi bideren bide-gurutzean nagoela esan daiteke. Kontatzen badizut, badakit ez zaizula gustatuko. Eta kontatzen ez badizut ere ez.Hirugarren bide baten bila nabil...


Bizitzan une asko daude ahaztu ezin direnak. Oroitzapen asko gure memorian. Behar ez ditugunean burura datozkigunak, eta behar ditugunean gogoratzea hainbeste kostatzen zaizkigunak.Zorionez, une ahaztezin asko pasa ditut bizitzan. Zoritxarrez, ahaztuko ez ditudan une gehiegi pasa ditut bizitzan.Zurea.Zurea.Eta zurea ere ezin dut ahaztu.Harreman hasierak, harreman amaierak, lagunekin igarotako momentu onak, familiako momentu sentituak, zoriontsu izandako uneak eta negar malkoak gastatu zitzaizkigun uneak.Une horiek ezin dira ahaztu. Baina horietatik, une txarrak burutik kendu behar genituzke...