Ilargira bidean
Erabakiak hartzeko gai garen unetik, erabaki horien ondorioak onartzeko gai izan beharko genuke. Ez dugu beste erremediorik egia esan. Beste inor arduratu ezean, denbora bera arduratzen baita bakoitzari bere erabakien ondorioen berri emateaz.
Ondorioak, ordea, ezin dira aurreikusi. Horretan datza erabakiak hartzearen zailtasuna. Zenbait erabaki zuzenek ere ondorio okerrak ekar ditzakete. Eta horregatik erabakia okerra izan dela sinesten dugu.Zenbait hilabetetan ibili naiz urte hasieran hartutako erabaki baten ondorioak onartu eta sufritzen. Inor gutxi izaten da gai sentitzen duena aurpegira aitortzeko, baina zuk ez zenuen gutxiago merezi. Eta nahiz eta “Love Actually” pelikulako aitortzekin zerikusirik ez eduki, ez zen izan hala nahi izan nuelako. Horregatik pentsatzen dut erabaki zuzena izan zela, denboran atzera egin eta berriz erabakia hartu beharko banu ezer ez esatea erabakiko nukeen arren.
Ia lagun oso on bat galdu dut hartu nuen erabaki horren ondorioz. Zu zeu. Baina zuk sentitzen dudana jakin izanak ere merezi du hainbeste akaso.
Dudan pena bakarra da buruan ditudan gogoeta hauek entzuteko ez duzula gogorik. Gauza gehiago ere baditut esateko, baina entzuteko inor ez dagoen bitartean alferrik. Idatzi hau ere, horretarako sortua izan denez, sarean galduko delakoan nago.
Eta ez pentsa denbora kontua denik. Zuk ere onartu beharko duzu ikusten zaitudan bakoitzean entzun nahi ez dizkidazunak etorriko zaizkidala burura. Edo elkarri esan ez dizkiogunak. Dagoeneko bihotzak ez du buruarekin batera sufritzen, baina biek jarraitzen dute martxan.
Zuk urrats bat hondartza aldera eta nik beste bat itsaso aldera ematean ere elkarrengana gerturatzen ari baikara borobila den mundu honetan.
Iruzkinak
kitzikadura 2012-07-12 22:45 #1
Nik irakurtzen zaitut, eta entzun nahi zaitut, zuk nahi duzuna ez izan arren...

Isiltasunean gorderik egon zara hainbeste denboran, agian ezer hobeagorik ez zeneukala idazteko...

Edo agian...gehiegitxo zendukalako...

Edonola ere, hemen baduzu irakurle bat, ez dira zure hitzak sarean galduko, zuk nahi duzuna ez naizen arren...

sinmas 2012-07-13 20:32 #2
Uste dut ni naizela eta zu zarela.
Ez dut oso ondo ulertzen zer esan nahi duzun.
Honezkero ondo dakizu ez naizela inoiz desagertuko. Egin zure bidea. Ez galdu esperantzarik, nik ere ez dut galduko.
kitzikadura 2012-07-17 09:05 #3
Eginiko bidea bi eratakoa izan daiteke, kolorez betea ala txuri-beltzean. Nire argazkiak bezala txuri-beltzean eginiko bidea da, galdu zintudanetik. "Nire begiek ez dute malkorik isuritzeko gogorik" (j. Sarrionandia) baina tamalez izan ohi da. Behatzean arantza bat baneuka bezala, ez du beti minik ematen, baina nahikoa gogorazteko hor dagoela.

Eta denborak ez du dena sendatzen, ez da egia. 4, 8, 13 hilabete...berdin izango direla uste dut. Gaixorik nago, ohean bihotzeko gaixotasunaz, baina nola esan, mila bider esandakoa...

Esperantzaz ez dut bizi nahi, nahiko amets egin dut geroztik. Esna, zurekin amets eginaz bizi izan naiz luzaroan. Baina aspaldi honetan ez du asmatzen nire kriseiluko genioak, oporrak hartu ditu. Ikusiko ez garenak, barruak kixkaltzen dizkit, egunero zertxobait ximelduz.

Baina ez, ez dut nahi inoiz desagertzerik.

http://www.youtube.com/watch?v=cSUEFDZ3p3k

Utzi iruzkina: