Egun batetik bestera jaitsi dira tenperaturak. Udazkena arbuiatu eta neguari eman dio bide udak. Kalean izugarrizko hotza. Lehen dantzan genituen oinak izoztuta, eta dardarka kokotsa. Paralizatu egiten gaitu hotzak, eta negua infernu bat da berozaleontzat. Berozale ala hozbera? Ea non kokatzen den norbera… Nik behintzat gehiago dut bigarrenetik, batez ere uda berriez maitemindu nintzenetik. Goizero jaiki eta dutxa beroa. Hotzaren beldurrak dakar zure erritmo geldoa. Hotza eta giro txarra kalerako. Badakizu ez zarela aterako. Telebista piztu eta ea zer dagoen lehen katean....


Norbere bidea topatzea omen da zailena bizitza honetan. Baina noiz da bidea norberarena? Jende askok jarraitutako bide bat ez al daiteke norberaren bide izan? Norberak ireki behar al du bere bidea? Ezin al da hautu kontziente bat izan besteen bidean jarraitzea? Argi dago baietz. Kontziente garen momentutik baina, inork ireki gabeko bide bat baino ez dugu nahi, geurea izango den bide bat. Eta bizitza etengabeko bide-bilaketa bat omen da. Orain arte horrela izan da. Gaurtik aurrera nolakoa izango den jakiterik ez dago, ordea. Hartzen dugun bidea hartzen dugula ere, izan kontzienteki ala in...


Euskaltzaleok: Iruñerrian,  Mintzakide programaren egoera ekonomikoa onbideratzeko, abenduan jarri genuen diru bilketa kanpaina aurrera doa. Tantaz tanta helburua betetzeko behar dugunaren herenera iritsi gara baina 12 egun besterik ez dira geratzen zuen ekarpenak jasotzeko eta Crowdfundin kanpaina honen gutxieneko kopurura iristeko, bertan behera geratu ez  dadin. Edozein ekarpena, zuen kolaborazioa, aldez aurretik eskertuz, opari ederrekin ere sarituko dugu. Mintzaeguneko bazkari txartelak, Kukuxumusuko diseinu esklusiboko kamisetak eta bestelako sariak prest ditugu...


Iruñerrian, Mintzakide programaren egoera ekonomikoa onbideratzeko , diru bilketa kanpaina abian jarri dugu gaur goizean. 28 egun ditugu helburua betetzeko. Mezu honen bidez, kanpainan parte hartzeko gonbitea luzatu nahi dizuegu, zuen kolaborazioa aldez aurretik eskertuz bihotz bihotzez. http://euskadi.goteo.org/project/zu-gabe-ezin egin dezakezue zuen ekarpena eta babesle txapa, katilua edo kamiseta lortu.   Edozein zalantza izanez gero edo laguntza behar izatekotan deitu edo idatzi mesedez.  Eskatu duzuen bezala, hona hemen EKARPENA NOLA EGIN PDF.     KANPAI...


Abenduaren 21ean, urtero bezala, Santo Tomas ospatuko dugu Zaldiko Maldiko elkartean. Aurten ere Zaldiko Maldiko Euskara Ekartearekin batera, Santo Tomas, txistorra jate egunean, ospatuko dugu. Ez ahaztu hitzordua: Abenduaren 21ean arratsaldeko 7etatik aurrera, Zaldiko Maldiko Elkartean, Ansoleaga kalean. Giro aparta izango dugu,lagun artean ospatzeko. Txistorra, musika, zozketak, abestiak .... Aukera paregabea beste mintzakide taldeak ezagutzeko eta euskara praktikatzeko. Ezinbestekoa dugu dena-dena prestatzeko aldez aurretik jakitea zenbat lagun gutxi gora behera pa...


Urtebete igaroko da laster biok ahaztu nahi dugun egunetik.Biok ahaztu nahi dugu egun hura.Biok, ahaztu.Zuk nola erantzun jakingo ez zenuen galdera bat egin nizulako. Eta nik entzun nahi ez nuen erantzuna zuela jakin arren, galdera egin nizulako.Denbora igaro da. Ahaztu ezinik gehiago ahaztuta baino. Hala ere, ahaztea lortu nuen nik behintzat.Esan gabekoak ahaztea nola izan daiteke hain zaila?Agian ez da ahaztu nahi dugula, ahaztu behar dugula baizik. Ahazte komeni zaidan gauzekin, beti gertatzen zait gauza bera. Patuak beti gordetzen dit sorpresaren bat ahazten baldin badut gogorarazteko. ...


Urte Berri on¡

mintzakide 1456151409495 Mintzakide | 2012-01-04 10:43

URTARRILAREN 20ean arratsaldeko 5:20ean Hitzordua dugu Nafarroako Museoan. Bertan bisita gidatu bat antolatu dugu Gonbidapenak lortzeko aurretik zenbat gauden jakin behar dugu.  Beti bezala fitxatxoa bete eta ez ahaztu zure izen-abizena eta lagunduko dizuten Mintzakideko taldekideenak. Edonork parte hartu dezake Saio osagarri honetan, ezinbestekoa euskalduna izatea. saio osagarrian parte hartzekoCargando..."> Izena eman¡ (Sakatu hemen) Nafarroako Museoaren informazioa MINTZAKIDE MENDI TALDEA Hurrengo txangoen datak egitaraua Urtarrila 15 Pagadi sorgindua. 29 Ingele...


Azken iruzkinak