ezin ahaztu

Bizitzan une asko daude ahaztu ezin direnak. Oroitzapen asko gure memorian. Behar ez ditugunean burura datozkigunak, eta behar ditugunean gogoratzea hainbeste kostatzen zaizkigunak.

Zorionez, une ahaztezin asko pasa ditut bizitzan. Zoritxarrez, ahaztuko ez ditudan une gehiegi pasa ditut bizitzan.

Zurea.
Zurea.
Eta zurea ere ezin dut ahaztu.



Harreman hasierak, harreman amaierak, lagunekin igarotako momentu onak, familiako momentu sentituak, zoriontsu izandako uneak eta negar malkoak gastatu zitzaizkigun uneak.

Une horiek ezin dira ahaztu. Baina horietatik, une txarrak burutik kendu behar genituzke lehenbailehen. Lekzioa ikasi orduko kendu beharko genituzke burutik.

Burutik kendu diot, ez ahaztu, ezinezkoa baita une batzuk ahaztea. Edozein detailek ekar diezazkiguke une horiek oroimenera; arropa batek, kolore batek, usain batek,... baina goibeltzen gaituzten uneak badira, burutik kentzen jakin beharko genuke.

Alaitzen gaituztenak badira, aldiz, utzi eguna alai diezaguten.



Utzi iruzkina: