Burdinazko izaratan

Ezagutzen ditudan hirien izenak e

Desmunduan

errailak 1456132321117 Burdinazko izaratan | 2011-02-05 20:12

Aire girotua du aire libreak eta autobusean elurra egiten du Ahoa zabaltzen dute entzuteko, mintzatzeko begiak kliskatu Korrika hasten dira nekatuta daudenean eta geldi daude nekatzekoMaite dituztenak jipoitu ondoren, begi bistan izan nahi ez dituztenekin jotzen dute larruaMilitantziaren beharrizana asetzeko darabiltzate sentimenduak; antolatzeko, berriz, ideologiak.


Otsoa

1
errailak 1456132321117 Burdinazko izaratan | 2011-02-02 23:58

Haragia amorruz erauz liezazuke bere letagin zorrotzekin, mihiaz bola bat egin eta irensteko gero. Arrain ustelen kiratsa dario ahotik. Ez zinakeke beldur izan behar, lagun baitut nik otsoa. Baina zuk ez dakizu hori.


Bi zalantza

3
errailak 1456132321117 Burdinazko izaratan | 2011-01-31 07:35

Badakit noiz hitz egin nizun lehenengoz, ez dakit zer esan nizun. Txamarra pasatzeko akaso edo inguruan al dabiltzan nire koadrilakoak. Gaur, baina, ez dakit nor hasi den, badakit zer esan diogun elkarri. Nire ohiko ideia garbiekin agertu naiz, esango dizudanaz ziur izango naizenaz ziur. Kontatu dizut gaizki iruditzen zaidala hau, horregatik egingo dudala hura, halere, ez dela bazter utzi behar beste hori. Zuk, danba, ez deritzozula gaizki honi, hobe dudala hura egitea, eta arrazoi dudala, ez delako baztertu behar beste hori. Nik, balitekeela, baina hura hala dela, hori honela, bestea beste...


Lehenengoz sartu dabolatokirabide zuzen hauekzer ote dira?Soa bidetik joanda urrutirazazpi panpin zuridauzka begiraBolo bat hartu duaitak laguna,Tom y Jerry-n bonbada ezagunabat-baten eztandaegiten duna,ba bonba horiek bezain ilunaZazpiak eroridira jarraikabonbaren indarrahandia baita.Panpinei min egin diezu nahitazergatik zera haingaiztoa, aita?Hilotz den panpinaez da politata malko gazieinekez eutsitaaita harridurakjota utzitadenak zutitzera joan da korrikaLau bolo aurreanta hiru atzenalferrik ari da guztiak jartzenerortzen dena ezbaita altxatzenikasi beharko du gerra onartzen


Bidea

5
errailak 1456132321117 Burdinazko izaratan | 2011-01-18 22:22

Zuk aukeratu duzula esango dizutebaina tokatu zaizun bidea dagora edo behera joan soilik erabaki ahal izan duzuigotzen ari zaraipuinek kontatu zizutenez, zerua goian dagoelakoeta zer dago behean orduan?Itsasoa, lurra, infernua ala ezer ez.Inori ez zaio jaistea bururatzen, jaistea eta erortzea gauza bera balira bezala.Buelta erdi eta behera zoazitsasora, lurrera, infernura edo inora ezhormak itsusiak dira, gorakoan bezalakoakbaina orain ez duzu lehengo ezinegon erretzaile hori sentitzenaldaparen amaierara iristeko nahiaibilian zoaz baina besterik gabebarrenak ez baitzaitu behartzen orain aha...


:

2
errailak 1456132321117 Burdinazko izaratan | 2011-01-13 18:26

Erleak lorez loretxoriak kantaritximeletak mendianpozez dantzarizelaian jolaseanbi arkume txurimatxinsaltoak etakilkerrak saltariagur kukuarizeru urdinarihaize epelariudaberriaripozez betetzen gaitun urtaroari.Badakit ez dela udaberria, lorerik ez dela zelaietan, ez-eta kukurik gure txanponen zain,baina, barkatuko dit nahi duenak, udaberriaz idatzi nahi nuen.


Cuando yo era pequeño me encantaban los circos, y lo que más me gustaba de los circos eran los animales. Me llamaba especialmente laatención el elefante que, como más tarde supe, era también el animal preferido por otros niños. Durante la función, la enorme bestia hacía galade un peso, un tamaño y una fuerza descomunales... Pero después de su actuación y hasta poco antes de volver al escenario, el elefante siempre permanecía atado a una pequeña estaca clavada en el suelo con una cadena que aprisionaba una de sus patas.Sin embargo, la estaca era sólo un minúsculo pedazo de madera apenas ente...


Tokyo

1
errailak 1456132321117 Burdinazko izaratan | 2011-01-05 09:28

Gora begira jarri zenkableak ikusteko zeru kutsatua atxilotzenkonturatzeko dorre altu horren moduko asko daudela Estatu Batuetanikur arraroak zekuskien faroletankarteletanautoetaneta behingozbere buruari galdetu zion zer kristotan zebilen hor!Hainbeste denboraren ondorenorduantxe hasi zitzaionulergaitz egiten bere bizitzabizi zen herrialdeabere buruaulergarri zitzaiolako zergatik egin zenion alde.


Hitz hotzak

errailak 1456132321117 Burdinazko izaratan | 2010-12-29 19:55

Hitz hotzak ekarri ditu izotzak Brooklynera, niri ez zaidalako aski Utzi kontu horiek gaurkoz, Gabonak dira!, niri ez zaizkit aski Gabonak zure oparia irribarrez zabaltzean gezurti ez sentitzeko. Orduan oihuka galdetzen duzu ez ote zaidan gustatu, ez ote zaitudan maite. Joder! Maitasunaz nola hitz egin dezakezu zuk. Sukaldera egin dut zugandik ihes, jada ez dakit negarrez, inork ez daki negarrez etxe honetan. Zuk ere ez, ama. Orain malkotan egonagatik, badakizu, beste kontu bat dela negar egitea.Arraskan aurpegia busti dut esku ahurrez eta konturatu naiz, hala esan nizun arren, inoiz ez diz...


Basamortuak ito ditu denak, lehortu zitzaizkien hasieran gorputzak, zurezko bilakatzeraino. Baina ez zen goroldiorik eurengan, ez eta ihintzik goizetan. Euren enborrak, usteldu beharrean, idortu baizik ez ziren egiten, zerrauts, hauts, errauts bilakatzeko gero. Lagun sikatuak desagertzen hasi ziren berehala, harea bihurtzen zelarik beren egurrezko sudurra. Hala, lagunen heriotzak eta dekadentziak hiltzen zituen pixkanaka, adiskideen hondarren erruz murgildu ziren lurrean belaunetaraino lehenengo, kolkoraino gero, eskuak soilik gelditzeraino bistan. Hareazko erlojuaren mehatxuak, noski, umor...


errailak 1456132321117

Hainbatetan aldatu zaizkit letrak arrotz naizela neure kaligrafian bere ehundaka atzaparrak erortzen zaizkion zuhaitza bezala mudatzen naiz hostoz erortzen zaizkit udazkeneko iritziak zalantzekin loratzeko. Hainbatetan aldatu ditut letrak ez dudala konprenitzen nola batzuen a beti den arranditsuegia, z zorrotzegia, o borobilegia. Ez dudala ulertzen nola ez diren aldatzen nola ez duten aldatu nahi. leire bilbao