Burdinazko izaratan

Ezagutzen ditudan hirien izenak e

___________

errailak 1456132321117 Burdinazko izaratan | 2010-04-30 17:04

Berotegi efektua. Planetan ez, burmuinetan.Annapurna urtu da. Ez da izoztuko berriz.


Txoriei bost axola zaie lurra hautsita badago.Guk ez dakigu zeru puskatu baten pean bizitzen.Menpekoak gara. Guztiz.


larruez

3
errailak 1456132321117 Burdinazko izaratan | 2010-04-10 16:29

Neure burua biluzten ez dakidalako sentitu ohi naiz biluzik.


Batzuk bideari bizkarra emanez esertzen dira trenean. Atzo saiatu nintzen atzera begira eserita aurrera egiten, baina oraindik ez dut nire burua perspektiba minimo batez aztertzen ikasi.Aurrera begira jezarri nintzen berehala. Etxe bat ikusi nuen hamabost metrora eta leihoetako loreak apreziatu baino lehenago utzi nuen atzean etxe hura. Oharkabean jan nuen bidea berriro. Horregatik diet inbidia trenean atzera begira esertzen direnei. Nik ere errailak irentsi nahi ditut, baina beraiek jaten naute.Eta zuk, barkaidazu. Esan dizut trena ni baino azkarrago doala.


behe-lainoa

3
errailak 1456132321117 Burdinazko izaratan | 2010-03-30 11:44

Behe-lainoa dagoen goizetan munduak zerbait ezkutatzen didala iruditzen zait.Behe-lainoa dagoen goizetan ez dut aurrera jarraitu nahi izaten, sekretutan galduko naizen beldurrez.


Zuria zintzoa den arren, itzalek mesfidantza eragin diote. Erabaki du hormak orbainez josten dituzunean itzuliko dela zugana. Ez zuri izateari uzten diozun egunean, hori egina duzu lehenago, marrazkirik bako korridoreen utopia alboratzen duzunean baizik. Zoriontzeko deituko diozunean bere urtebetetzea baino lau egun geroago.


Irrifar laranja bat margotudiogu eguzkiarigoizero egin diezagun harekkoloretsuago argiesnatu dezan bihotz barrutanlo dugun bizi poz hori.Irrifar iheskor bat margotudiogu hegoaizearisekula ez da berriz izangoberri beltzen mandatariKantu zaharren doinuan orainFiri firi txistu dagi.Irrifar pottolo bat margotudiogu laino beltzariorain euria milaka tantakoloretsutan du arizipriztinetan bizia emanazgure herri zuri-beltzariIrrifar argitxu bat margotudiogu ilargiariorain ilberatan zilarrezkoirrifar fin fina dagi.zerutik jeikita dabilamesgaiztoen ehiztari...


.

errailak 1456132321117 Burdinazko izaratan | 2010-03-09 07:00

...curvó un poco las comisuras de los labios, como había visto hacer a los hombres cuando sonreían.Patrick Süskind


Ez dabilen auto bat zer da, ezpada isolatutako poema bat?Bada bertara daraman bide bat, autoak behinola marraztu zuena, belar zapalduzkoa.


Gure nagusia gogora ekartzen hasita, ezin esan nezake gizon atseginegia zenik, baina enpresako emakume ugari zeukan atzetik garai hartan. Ziur aski amak garbituko zizkion traje urdinaren galtzak ipurtaldean horren ongi geratzeak izango zuen zerikusirik horretan. Gizon galaia zen, ez altuegia apika, baina aise usain ziezaiokeen handikeriak bost bat zentimetro garaiagoa egiten zuen besteon begietara. Zuk adarra jotzen zenidan erakargarri neritzola esanez eta nik ironia doinu nabarmenaren mozorroaz erantzuten nizun baietz, zurekin larrua jotzerakoan nagusiarekin pentsatzen nuela. Seku...


errailak 1456132321117

Hainbatetan aldatu zaizkit letrak arrotz naizela neure kaligrafian bere ehundaka atzaparrak erortzen zaizkion zuhaitza bezala mudatzen naiz hostoz erortzen zaizkit udazkeneko iritziak zalantzekin loratzeko. Hainbatetan aldatu ditut letrak ez dudala konprenitzen nola batzuen a beti den arranditsuegia, z zorrotzegia, o borobilegia. Ez dudala ulertzen nola ez diren aldatzen nola ez duten aldatu nahi. leire bilbao