Zerua eta lurra

errailak 1456132321117 Burdinazko izaratan | 2010-04-15 15:14
6

Txoriei bost axola zaie lurra hautsita badago.
Guk ez dakigu zeru puskatu baten pean bizitzen.

Menpekoak gara. Guztiz.

banator

banator 2010-04-20 00:35 #1

Behera begiratzen ez duten txoriei gertatzen zaie hori. Goseak hiltzen dira horiek.
Gora begiratzeko premia duten ameslariek ere ezin zeru puskatupean biziraun. Ametsetan denborarik ez galtzea ote konponbidea? Ez ote da errazagoa burua makurtu eta azpiko bi metro karratu horietan kabitzea? Norbere mugen barruan oinez dakiena baino ez da bere pausoen jabe. Eta hori da, azken batean, garrantzia duen bakarra. Ondo ibili!

errailak

errailak 2010-04-20 22:01 #2

Bizitza osoa joaten zaigu gure mugak ezagutzen. Mugak gainditzen saiatzen gara, beraien bila gabiltzanik ohartu gabe.
Noizbehinka gure pausoen jabe izatea ez dut uste txarra denik, geuk askatuta betiere, ihes egitea beste kontu bat da.

euritan

euritan 2010-04-21 00:07 #3

Ihesa ere garratzagoa da eskuartean duzunean.

Gainerako guztia bezala.

Erre egiten du.

olatz artola

olatz artola 2010-04-28 17:04 #4

ez al da obe gure lurrean jartzea burua eta ez zeruan? txorien moduan?

errailak

errailak 2010-04-28 19:34 #5

Baina nork egiten dio aurre hegan egiteko tentazioari? Mugak sortzea da hori.

tt

tt 2010-04-28 19:53 #6

Eta guk ez ditugu mugak atsegin. Zorionez!

Utzi iruzkina: