Burdinazko izaratan

Ezagutzen ditudan hirien izenak e

geometriak

2
errailak 1456132321117 Burdinazko izaratan | 2010-07-09 14:54

Ohol zuzenen konposizio ordenatua da etxe hauerregelaz banatu zuten Afrikaoroimena argazki laukizuzenetan dago preso Konpasak zehaztu ezin dituen olatuak maite ditut niklau zifra alderantziz jarrita irudikatu ezin diren sudurrakmapetan azaltzen ez diren bideak.Baina berak ez zidan ulertu geometrikoegia zela esan nionean.


ura

errailak 1456132321117 Burdinazko izaratan | 2010-07-07 00:03

Isla objektua bezain ederra bada,zergatik gutxiesten dugu fantasia errealitatearen aurrean?


irripar egiten dutohartzean aurtenirriparrak zein errezsortzen dizkidaten


Makarroiak

1
errailak 1456132321117 Burdinazko izaratan | 2010-06-28 16:30

Eguzkiak datoz doazez gatoz ez goazezpainak datoz doazez gatoz ez goaz.Ez etorri. Ez joan.Ez izan.Ez didazu dizut lorik kentzenadosbaina zuri muin emateaez da makarroiak prestatzea bezain...bezain horiez irakinagatik,aiseago biguntzen gara makarroiak baino.Ez etorri. Ez joan. Ez izan.Ez irakin. Bigundu da. Gogorregia.


handiari

errailak 1456132321117 Burdinazko izaratan | 2010-06-25 10:17

Urpean dabilen arrain batekkosk egin dio hankako behatz lodiantxikiak handiari desafio.Inbidia sentitu dueta behatz punttan tirita txiki bat jarri behar izan duenean,bazuenik ez zekien iraultzaile sena piztu zaio.


Kantatu nahi du bizitza!Kantatu nahi dut bizitza!Kantatu nahi dugu bizitza!Si, Mi, Mi, Mi, Sol...


Zuk ere ninja-dortoka izan asmo zenuen umetan.Oskola eraiki duzu, nahi duzunean baizik ez irteteko zugandik. Koloretako antifaza eta arte martzialak falta zaizkizu.


.

errailak 1456132321117 Burdinazko izaratan | 2010-06-17 00:02

Kamiseta bustiak txupoiak egin dizkio bere azalarihondarrak nazkagarri utzi dio ileairtetean hotz izango dela pentsatzera zihoanbaina udak ez dio pentsatzen utzi.


Aurtengo txapela Urretxura datoraurtengo txapela Urretxura datorlaralala laralaralara la laUrretxun dao!!


Bada amorru batbelarrietatik ateratako sua itzalirik,isurtzen dituenamalkoak ispiluetatikizerdia poroetatik.Bada amorru batbesteekikoausteznorberari nazka hartzera daramana eta hargatik, besteekiko gorrotoa areagotzen duenaoiloa eta arrautzarena bezalamokokadek minoskolek krak.Bada amorru batbidali egiten denabaina badoaneaneutsi egin nahimendekuz.Garrak errauts bihurtu nahi ezhautsaren zitalkeriaz oharkabehautsak, izan ere,ez du erretzenbaina txoko ezkutuenetan ere hor damendeku gordea betierekoaisila.


errailak 1456132321117

Hainbatetan aldatu zaizkit letrak arrotz naizela neure kaligrafian bere ehundaka atzaparrak erortzen zaizkion zuhaitza bezala mudatzen naiz hostoz erortzen zaizkit udazkeneko iritziak zalantzekin loratzeko. Hainbatetan aldatu ditut letrak ez dudala konprenitzen nola batzuen a beti den arranditsuegia, z zorrotzegia, o borobilegia. Ez dudala ulertzen nola ez diren aldatzen nola ez duten aldatu nahi. leire bilbao