Burdinazko izaratan

Ezagutzen ditudan hirien izenak e

Kosk egiten dio izterretan eta lepoko odola zurrupatzen dio, emeki, min emanez. Sabelean banaka-banaka grano txiki mordoxka sortzen dizkio bi astean behin edo.Bart jabetu da bere arkakusotasunaz eta harro sentitzen ez den arren, badu zerbait erakargarria zakurra xaxatze horrek.Segur zen hura, ulergaitz zaio orain bere buruari, bart behera erori zaionez zakurrarekiko zeukan indiferentziaren mitoa. Laztantzen barik, koskaka baitabil, baina bere azalean beti.


Papá cuéntame otra vez ese cuento tan bonito de gendarmes y fascistas, y estudiantes con flequillo, y dulce guerrilla urbana en pantalones de campana, y canciones de los Rolling, y niñas en minifalda. Papá cuéntame otra vez todo lo que os divertisteis estropeando la vejez a oxidados dictadores, y cómo cantaste Al Vent y ocupasteis la Sorbona en aquel mayo francés en los días de vino y rosas. Papá cuéntame otra vez esa historia tan bonita de aquel guerrillero loco que mataron en Bolivia, y cuyo fusil ya nadie se atrevió a tomar de nuevo, y como desde aquel día todo parece más feo....


Beti hotzak dauzka eskuak, odola, alferkeriak jota, eskumuturreraino baizik iritsiko ez balitzaio bezala. Bost puntatako izotz puska irristatzen da besteen larruetan, anestesiatzeraino. Orkatilako bihurrituak sendatu egiten ditu, sudurra eta belarriak gorritu. Masailak ere badaki gorritzen, malkoak izozten, gelditzeko. Mugitzen ez dena ez baita existitzen egun.Norbaitek behin aholkatu zion eskuturrekoak hain estu ez lotzea. Kendu zituen denak, baina alferrik. Odola geldi, alfer.Beste batek, isilik, esku biak bahitu zizkion bereen artean. Karinoz igurtzi. Berotzeko. Halaxe konpondu zuen esku...


iguanak

errailak 1456132321117 Burdinazko izaratan | 2010-10-16 10:12

Gaur ilunpetan geldi.Eguzkitarako baimena lortu arte.Ez baitira eguzkiak liburuaketa iguanak, koittaduak, ezin dutenak odol-hotzeko izan ala ez beharren arabera erabaki..


batek, besteak

2
errailak 1456132321117 Burdinazko izaratan | 2010-10-14 18:10

Batek, inoiz ez zaiolako mariskoa gustatupintzekin kosk egingo ziolakolaranja zelakohorregatik ez zion deitu.Besteak, ez zion hartu ez ziolako deitu.eta inoiz ez zaiolako deitzea gustatuzenbakiek kosk egingo ziotelako beltza zelako horregatik ez zion deitu.Lehenengoak, ez zion hartu ez ziolako deitueta inoiz ez zaiolako mariskoa....


Ez nekien ihesi ari nintzenikbadaudenik salsaren erritmora mugitzen diren errobotak.Stop!Nahi dut errutina aspergarri hori.


fiuu

1
errailak 1456132321117 Burdinazko izaratan | 2010-10-05 23:18

Alkandorak.Ulertu ezindanola bukatu dutenpintza ziztrin biren eskuhaizearen zainsoka batetikzintzilik.


Zubi asko dagoOtsagabianerdi plazan etaplaza erdianbihotzak dabiltzabizi guztianeroriko ez dengure zubian


Haur ginelarik gure zapatak ziren ametsen oinarrizola gastatu, punta zikina,ta zintzilik bi lokarri.Artean lotzen ez jakiteak ez ninduen jartzen larrieskerrak zure esku abilaktopatzen nituen sarri. Oroitzen zara nola zapataklotu ohi zenizkidan lehen?Zalantza daukat orain zureak askaturik ote dauden.Azkenaldian koadrilatik urrundu zara nabarmenta hareazko ordularia irauli egin genuen. Nik erloju bat erregalatu nizun ohartu zintezennola harea aleak betigoitik behera doazen;azken aldian zure jarrerazihoan gisan, hain zuzen... baina erlojuko harea hura basamortu bihurtu zen. Ta erlojuko ...


loturak

3
errailak 1456132321117 Burdinazko izaratan | 2010-09-27 21:22

Iruditzen zait orain ni naizela tiraka ari denaeta nola esan zein zaila denbestaldean ikustea zure eskuasokari eustengeldiisilikesplikatu gabezergatik ez duzun guraizerik hartzen.


errailak 1456132321117

Hainbatetan aldatu zaizkit letrak arrotz naizela neure kaligrafian bere ehundaka atzaparrak erortzen zaizkion zuhaitza bezala mudatzen naiz hostoz erortzen zaizkit udazkeneko iritziak zalantzekin loratzeko. Hainbatetan aldatu ditut letrak ez dudala konprenitzen nola batzuen a beti den arranditsuegia, z zorrotzegia, o borobilegia. Ez dudala ulertzen nola ez diren aldatzen nola ez duten aldatu nahi. leire bilbao