Abendua

errailak 1456132321117 Burdinazko izaratan | 2012-12-02 18:30
2



Ordutik abenduak liburutegiak esan nahi du, ospitale bat, Durangoko Azoka bakarti bat, kafea, ezkerrarekin egindako telefono deiak, esnatze bortitz bat.

Abendu honetan etxean ari naiz ikasten, ez ditut egunean bi kafe baino gehiago hartzen eta eskuinarekin deitzen didate berriro. Esna jarraitzen dut.

Ez noa barrurago. Barrurago ezin delako.




paaaaa

paaaaa 2012-12-08 12:11 #1

Ordutik abenduak esan nahi du
elurra ez ikustearen malenkonia
gaua eta eguna bereizi ezina
poltsa beroa asmatu zuenarekiko mirespena.

Hamabigarrena izateak
azkena izateak
ez du bukaera esan nahi.

Barrurago
beste zulo baten hasiera dago
beste kafe azukregabe bat
beste abendu bat.

errailak

errailak 2012-12-25 18:29 #2

Kafeak edan egiten dira ta poltsa beroak hustu, abendu guztiak bukatzen diren moduan. Baina kafeak edalontzian bezala, arrastoa uzten du beti. <br />


Utzi iruzkina: