Burdinazko izaratan

Ezagutzen ditudan hirien izenak e

Loreak eta

errailak 1456132321117 Burdinazko izaratan | 2010-02-26 18:53

:.- Zer dira?- Loreak.- Eta loreetan dabiltzan matxinsaltoak zer? Ez dira?.


Korapiloa

1
errailak 1456132321117 Burdinazko izaratan | 2010-02-20 12:40

Korapilo bat egin zion alkandoraren beso bati, une hartan ez zeramalako mukizapirik soinean. Erruz dauzka mukizapiak ordutik, norbaitek korapiloa askatzen dion arte.


Ez esan

errailak 1456132321117 Burdinazko izaratan | 2010-02-18 15:15

Eskailera-mailek min egiten dute bizkarrean eta hotz da, oso hotz. Kontuz, ia izoztu den itsasora eroriko zarete! Hobeto zeundekete tabernan kafesne bero bana hartzen. Ez, ez esan elkarri eskaintzen diozuen beroarekin aski duzuela. Ez aipatu eskailerak berokiak higatzen dituela. Taberna ez dela zuek nahi bezain erromantikoa. Ez esan negua dela itsasoan, baina udaberririk ez dela bertara jausiko.Ez esan zergatik sentitzen naizen uretan gainetik so naukazuenean.


Itxaroteaz

errailak 1456132321117 Burdinazko izaratan | 2010-02-17 13:44

Amets hautsi bat topatu dut berak behar lukeen tokian eserita.Bada itxaroten ez dakienik.


Islada

errailak 1456132321117 Burdinazko izaratan | 2010-02-13 09:50

Ez dakizunetan zein den errealitatea eta zein bere islada,zalantza egiten duzu errealitatea bera islada ote den.


Elena

errailak 1456132321117 Burdinazko izaratan | 2010-02-11 09:46

Elena izango da, amak inbidia zion ikaskide ilehoria bezala. Aitaren soak lizun ferekatzen duen telebista-aurkezlea bezala. Baina horiek, beren izenari uko egin beharko diote bi hilabete barru. Eta askok pentsatuko du haur munduratu berri batek nola hil ote ditzakeen Elena guztiak. Bada, irribarrez zuzenduko zaien emaginaren bata urdinak ospitaleko hormetako pintura urdin guztia hiltzen duen modu berean. Eta akaso amak ez dio inori inbidiarik izango bi hilabete barru. Beharbada, telebista-aurkezlearekin igogailuan harrapatuta geratzen den eszena erotikoari uko egingo dio aitak. Beharbada.


Leihoak

errailak 1456132321117 Burdinazko izaratan | 2010-02-10 13:56

Gereziak basamortuan.Leihoak aterik bako eraikinean.


Postaria

errailak 1456132321117 Burdinazko izaratan | 2010-02-07 16:07

Gure herriko postariakez daki irakurtzen.Aitari ikasi zion etxeei usaina hartzen,gutunetako letrakate eta ahoekin berdintzen.Kaletik doalasolasean ari direnei erreparatzen die,ezpainen gimnasiari,bekainen zalantzei,eskuen erotasunari.Hartara jakiten duzein gutunek hitz egiten duten maitasunaz,zein helbidetara doazen galderak,zein fakturak itolarritzen duten etorkizuna.Gutunik ez dagoen egunetanzigiluak itsasten ditu bekokien goiko ertzetan.Katamalo


Kristalezkoa

1
errailak 1456132321117 Burdinazko izaratan | 2010-02-07 09:11

Mundua handiegia da.Ezin dugu aukeratu zenbat ikusiikusten duguna ikusten dugu eta kitto.Horregatik sartu du mundua kristalezko bola batean.Eta bere mundua aurki hautsiko delako ere bai.


Errailak

1
errailak 1456132321117 Burdinazko izaratan | 2010-02-07 08:25

Errailetatik noa. Oinutsik. Oinpeen ordez masailak dira gorritzen direnak. Errailetatik noa. Oinutsik. Aske. Burdinazko izaratan amets egiteko gero.


errailak 1456132321117

Hainbatetan aldatu zaizkit letrak arrotz naizela neure kaligrafian bere ehundaka atzaparrak erortzen zaizkion zuhaitza bezala mudatzen naiz hostoz erortzen zaizkit udazkeneko iritziak zalantzekin loratzeko. Hainbatetan aldatu ditut letrak ez dudala konprenitzen nola batzuen a beti den arranditsuegia, z zorrotzegia, o borobilegia. Ez dudala ulertzen nola ez diren aldatzen nola ez duten aldatu nahi. leire bilbao