Burdinazko izaratan

Ezagutzen ditudan hirien izenak e

Pluralak

errailak 1456132321117 Burdinazko izaratan | 2011-03-18 17:58

Zorua bera ere hauskorra denean nora egin ihes? Oinpean zartatzen dakusadanean mundua, zatitzen. Ez dut kezkarik irakurri egunkarietan, agian ez delako mundua zartatzen ari. Akaso ez da mundua zapata-zolei eusten diena, munduko munduetako nire munduaren zatitxo bat baino. Nire mundua hausten bada, beraz, besteenek ez dute zertan. Eta ni soilik banaiz apurtzen, arrakaletatik erortzen, nehork ez dit besotik eutsiko beharbada. Amilduko naiz irenstean nire mundu hautsiak, mundua (singularrean) osorik utzita. Osorik eta karratu.


sinestea

2
errailak 1456132321117 Burdinazko izaratan | 2011-03-11 17:23

Argiaren abiadura soilik bada eztabaidaezina,erlatiboa da ikusten dugunasentitzen dugunaerlatiboa ordulariak hain zehatz markatzen digun denborajaio ginen egunaerlatiboa da pankartaren atzean salatzen dugun eskubide urraketaerlatiboa hiltzeraino defendatu nahi dugun herriaheriotza ere erlatiboa delako.Zalantzan jartzen dugu orduanerlatibizatzengarenaba ote garenbizi garen, hilik gaudenizatea zer denbaina ezin zalantzan jarri pentsatzen dugunasentitzen dugunahiru dimentsiotan ikusten duguna.Erabaki beharra daukagu bizi duguna errealitatea den edo fartsageure egia ez ote den gezurra, besterik...


...

errailak 1456132321117 Burdinazko izaratan | 2011-03-08 11:54

Irudimen tona baten beharra daukatedozeri iraultza deitzen jarraitzekotanZenbat literatura azaltzekobeharbada erlojuek bainomila bider gehiago balio dezakeelabadoan denborakDortoken mendean, Berri Txarrak


galdu

2
errailak 1456132321117 Burdinazko izaratan | 2011-03-07 15:30

Galdu hostoetangaldu loretanizar-uxoetan eguzkietangaldu karratutanbiribiletanaurki zaitzaketentoki hoietan


sukaldean

errailak 1456132321117 Burdinazko izaratan | 2011-03-03 23:16

Bi giltzarrapo dauzkazertarako erabili ez dakizkienak.


ura

errailak 1456132321117 Burdinazko izaratan | 2011-03-01 20:31

Zerutik lurrera komunean beheraitoginetan eskas baina gogaikarrimalkoetan gutxi eta gehiegiibaian erruznahi adina itsasoanmaitasunaren modukoa baita uraforma eta neurri guztietakoa.


Jainko Ateoa

2
errailak 1456132321117 Burdinazko izaratan | 2011-02-23 23:34

Beharrezko galderak bakarrik ekarri badizkizutez esan ezer asmatu dudanikarrakasta eta zoriona nahasten dituzulakoez pentsatu ziur nabilenenikAmidelgi honetanbeti hegian dantzariEsan dezaket damu gabeez nukeela aldatukourteak galtzeko modu hauukitzearen trukeHona igotzen naizela maizzugana heltzeko besterik ezlokatza dabilkidalako zain hauetanBaina gehienez ere zure jainko ateoa naizbai, gehienez ere horren moduko zerbaitta bakardadea izaten da sarritanazken akordea ematen ei duena.Beti zorionaren bezperetan...Berri txarrak


zirkua

errailak 1456132321117 Burdinazko izaratan | 2011-02-22 23:33

Gatibu da mundua, ametsak karabanan preso daudelako. Madarikatua giltza poltsikoan daukana. Koitaduak gu, sudurrak leiho gandutuetan itsatsirik.


Kale-garbitzaileak ez du jaso ala ez jakin. Azkenean, lurrean botata zeuden zapatak hartu eta paretaren kontra jarri ditu, txukun zutik. Takoi beltzak ez baitzaizkio zaborra iruditu, zigarroa eta tragoa ere ez. Poesia iruditu zaizkio, poesia irudituko hintzaiokeelako hi ezagutuko bahindu. Becquer. Orain galdezka ari da nora joan ote hintzen zigarroa eta tragoa erdizka utzita, oinutsik. Harrotasun osoz, harrokeriaz ia, esango nioke gizonari nire ohera etorri hintzela. Baina hori, galdezka ari ez banintz nora ihes egin ote dunan ni erdizka utzita, oinutsik.


Amama

3
errailak 1456132321117 Burdinazko izaratan | 2011-02-13 12:35

Amamak esaten dit gona motza janzteko. Ondo pasatzeko. Ez ezkontzeko gazte. Ikasteko. Ez apuratzeko, etarako ditudala. Jateko. Sorginekin haserretzeko. Lagunak zaintzeko. Mutilekin jolasteko. Ez ikasteko josten.Beldur da emakumeak gorderik behar duten gizartean biziko naizen. Sufrituko dudan. Familiak goizegi lotuko nauen. Kostata irakurri, idatzi eta zenbatuko dudan. Larrituko naizen. Ibiliko naizen platera bete ezinik. Mihi gaiztoek zaurituko nauten. Bakarrik sentituko naizen. Jolasten ahantzaraziko didaten. Egunak eta gauak emango ditudan josten. Berak bezala.Begiak triste sumatzen dizki...


errailak 1456132321117

Hainbatetan aldatu zaizkit letrak arrotz naizela neure kaligrafian bere ehundaka atzaparrak erortzen zaizkion zuhaitza bezala mudatzen naiz hostoz erortzen zaizkit udazkeneko iritziak zalantzekin loratzeko. Hainbatetan aldatu ditut letrak ez dudala konprenitzen nola batzuen a beti den arranditsuegia, z zorrotzegia, o borobilegia. Ez dudala ulertzen nola ez diren aldatzen nola ez duten aldatu nahi. leire bilbao