Burdinazko izaratan

Ezagutzen ditudan hirien izenak e

Bat-batean, kasualitatez, pentsatzea otu zitzaidan. Hobe zela armak lurrean utzi eta abandonatzea, arriskutsua baita zer nahi duen ez dakien gorputz bati nahi duena egin dezan baimentzea. Gaur, ordea, zer nahi duen ez dakien arima batekin esnatu naizenean,  ulertu dut nola dudan nire burua lotzen lubakietan ezkutatu izana justifikatzeko antolatutako arrazoiekin. Gero, azken batailetan haren berririk izan ez dudan soldadu batekin egin dut topo, eta konturatu naiz zenbat guda dauzkadan hasita baina bukatzeke. Hala ezin nitzake galdu, badakit, baina irabazi ere ez.


mugan

errailak 1456132321117 Burdinazko izaratan | 2011-07-07 08:33

Adi zaude leiho ertzean. Ertzean, mugan, aduanan. Bi munduren erdian zaude, baina nongoa zara? Zure mundua zein den bazeneki, bietako bakar batean finkatuko zenituzke zapatak eta begirada. Ez dakizu, ordea, aukeratzen, zigor bat zatekeen hori zuretzat; zaren horren erdi bati traizioa.Zer ikusten duzu zuk guk ikusten ez duguna?Virginia Imaz


Kasualitate bati gaur, magian sinetsi beharra daukalako kasualitateetan sinesten z duenak.Anje Duhalderen ahotsak kantatu dit gaur goizean George Moustakiren kantu oso ezagun bat, nik ezagutzen ez nuena (harritzekoa!). Hala, gaztelaniara itzultzen saiatu naiz, euskarara gero. Hiztegiaren laguntzaz batzuetan, pixkanaka. Kosta zait, egia esan, parekoa izan zitekeen euskarazko egituraren bat topatzen, ta zalantza dut aurkitu ote dudan. Ta izenburua itzultzean, hara non "atzerritarra" idatzi behar izan dudan... Kasualitatea! - goizean aitak jarri dizkidan Anje Duhalderen 80 abestien artean haux...


Atzerritarra

3
errailak 1456132321117 Burdinazko izaratan | 2011-06-28 11:14

Tximeleta bat ikusi eta atzetik joaten natzaio, kometa bat edo ortzimuga bera ikusten ditudanean bezala. Oin-zolak finko dauzkadan tokitik altxa beharra sentitzen dut, txikle erraldoi bat zapaldu eta itsatsita nengokeen beldur. Badakit zelaiotan txiklerik ez dela, ortzimugara iristerik ez dudala dakidan moduan. Barruak eskatzen dit, ordea, alde egiteko hemendik, ihes joateko hara edo harago, berriz itzul naitekeela-eta. Hala, joaten naiz, banoanez, baina nekez nahiz itzultzen, banoan honek ez baitu banatorrenaren antzik izaten. Hargatik, bueltakotan atzerritartzat jotzen nautenean lagunen b...


Murumendiko baserri batean senar-emazteak bizi omen ziren, beren bost seme-alabekin.Gizona kristau ona zen, baina andrea oso gaiztoa, eta bere umeak inola ere bataiatzerik nahi ez zuena.Halako gau batean gizonak bere seme-alabak gurdian hartu eta abiatu zen bataiatzera eramateko asmoz, baina andrea esnatu eta gertatzen zenaz jabetu zenean, haien atzetik abiatu zen bataiatzen ez uzteko asmoz.Gizonak andrea ikusi zuenean, gurdiaren kurteskilari lotuta jarri eta aurrera jarraitu zuen.Halako batean andreak su ta gar hartu eta lainoen artetik gora ezkutatu zen oihukatuz:Orain nire seme-alabak ze...


kantuz

2
errailak 1456132321117 Burdinazko izaratan | 2011-06-21 09:52

Kantuz daramazkit nik gauak, kantuarekin, goxatzen neure penak. Kantuz kanpotik, negarrez barrutik, kantuarekin, ahazten ditut grinak nik. Kantuz deramat bizia, ahazteko hiltzia. Neuretzat kantuan dago fortuna guzia. Eta kantuz, kantuz, noa botatuz, neure hazia. Batzuetan triste, besteetan hasarre, zuen aurrean, kantatzea dut lege. Nahiz gogorik ez izan, zuen aurrean, sartu behar dut martxan. Kantuz deramat bizia, ahazteko hiltzia. Neuretzat kantuan dago fortuna guzia. Eta kantuz kantuz, noa botatuz, neure hazia.Anje Duhalde


Lasterka aritu naiz harritzerainoahaztua bainuen gustatzenzitzaidalaeta zer egin ahaztu bazaitzintzaizkidala?Ez, ezberdin daoinez ibili, lasterka hasiahantzi edo ahantzarazi.


soinean

errailak 1456132321117 Burdinazko izaratan | 2011-06-14 21:11

zintzilik zaude nire zain, hilabeteak daramatzadalako kasurik egin gabe zuri. jantz zaitzadan nahi zenuke, politt hori, azken aldian ahaztu egin baitut ispiluaren aurrean komeni baino minutu batzuk gehiagoz egotea zer den. atzo, adibidez, begiak margotu nituen eta lagun batek bereziki lirain ikusi ninduela esan zidan. amamak ere bai, baina hori beti. gaur, aldiz, ilea maitasunez orraztu dudanez, entzun dut hitz ederrik.gustura hartzen ditut, zergatik ukatu? baina zuk dakizu, nitaz gain inork jakitekotan, ileak eta begiek apenas dutela zerikusirik. badakizu neure buruari itzuli diodan irri e...


urte bat

2
errailak 1456132321117 Burdinazko izaratan | 2011-06-06 07:54

Jaio orduko jakin nuen 400 egun baino gutxiago egingo nituela bizirik. Beraz, maitasun eta gorrotoak bilatu  behar ditut, bizirik sentitzekotan. Ezer baino lehen, erretzaileei eskaini diet madarika nazaten, euriak zigarroa itzaltzen dien bakoitzean. Gero, Tunisia altxa dut siestatik; Algeria, Egipto, Yemen eta Libia inbidiatan. Segidan Japoniari eman diot zaplaztekoa, pasa egin naiz beharbada. Eta, ezustean, korroskadak botatzen hasi da, uraniozkoak, uste dut. Pixkanaka suizidatzen. Euskal Herriak, aldiz, loreak baino ez dizkit botatzen sortutakoa biltzen ari denetik, sortzeko.184 egun...


buztinezkoa

5
errailak 1456132321117 Burdinazko izaratan | 2011-06-03 23:41

Maite dut biluztea betetzen nauena zer den. Ohartzerako barrenean sentitzea emoziozko enpatxua. Harritzea programatu gabeko irribarre batek ihes egiten didanean. Neure burua ezagutzea poltsikoan mukizapirik ez dudanean bustitzen bazaizkit begiak. Buztinezko figuratxotzat badut neure burua, aldatzeko prest nagoelako da, nire eskuez landu nahi dudalako nire barrua. Zuek, bitartean, igurtz nazazue urez, irudi estatiko eta idorra bihur ez nadin inoiz, irudi estatiko eta idor perfektua izanda ere.


errailak 1456132321117

Hainbatetan aldatu zaizkit letrak arrotz naizela neure kaligrafian bere ehundaka atzaparrak erortzen zaizkion zuhaitza bezala mudatzen naiz hostoz erortzen zaizkit udazkeneko iritziak zalantzekin loratzeko. Hainbatetan aldatu ditut letrak ez dudala konprenitzen nola batzuen a beti den arranditsuegia, z zorrotzegia, o borobilegia. Ez dudala ulertzen nola ez diren aldatzen nola ez duten aldatu nahi. leire bilbao