Burdinazko izaratan

Ezagutzen ditudan hirien izenak e

Gogorrak dira bukatzen ez diren azken txanpak, zerumuga zapaldu nahia begiak hain urrun iristen ez direnetan. Are gogorragoa da, dena den, asko maite nauen bat alboan izatea korrika ez ibiltzeko esanez, hobebeharrez. Min egiten diot mespretxuzko begirada kontrolaezinak ihes egiten didanetan eta arrazoia duela sentitzen du berak, berretsiz hobe nukeela oinez banenbil, garraztu egiten bainau etengabeko arnasestu honek.Barkatzeko eskatzen diot egunero, begiradaro, baina bitartean lasterka jarraitzen dut, beste aukerarik ez daukadalako, azken batean. Zerumuga hurbilago dago, motxila eta ni neu ...


sudurzuloak

errailak 1456132321117 Burdinazko izaratan | 2011-05-25 14:25

Ortega y Gasset delako batek esan omen zuen. Ez dakit ondo ulertu nion. Badira zenbait sineste hain errotuak daudenak gugan, ezen ez baikara beraien presentziaz ohartzen. Kontzientziak ez daki duen fedeaz deus, aharik eta gure erralitatearekiko kontraesanen batek sineste horiek iraultzen dizkigun arte. Gizon hark zioenez, sinesten ahazten zaigu orduan, betiko zalantzan erortzen garelarik. Zurrunbilo baten baitan erantzunik ezin aurkitu. Izan ere, egarri denean zergatik edan behar du urik egarri den zalantzan jartzen duen batek. Baina iritsiko zaio, iritsi zaigu edo iritsiko, une bat non dud...


zuzentasunez

2
errailak 1456132321117 Burdinazko izaratan | 2011-05-19 06:31

Udazkenean lurralde epelagoetara migratzen duten planetei bidea ez oztopatzearren okertu zen Pisako dorrea. Edukazioz.


Kontziente naiz nire ezpainek ez dituztela esan nahi nituzkeen hitz guztiak biluztuko,ez eta herena. Nire bizitzak, hitz handi horrek, ez dit utziko zurekin luze hitz egiten, edo harekin. Zu eta hura asko baitaude gehiegi bi begik harrapatzeko difuminatu gabe. Hargatik, badakit begiak ere antzu zaizkidala nik nahi adina begi desafiatzeko. Eta eskuak, koitaduak, larru kopuru hertsi bat baino laztandu ezin. Kontziente naiz mugatua naizena gizaki jaio nintzenetik. Jaio nintzenetik, barkatu. Eta hau premia (edo agonia) zu-ak bilatzekoa, ez isiltzekoa liburutegian ere, betazalak ez ixtekoa lotan...


more

2
errailak 1456132321117 Burdinazko izaratan | 2011-05-13 17:24

morez margotu ditutoinetako atzazalakzangoak izan ditzadanelbarri baina dotore


lehoia

errailak 1456132321117 Burdinazko izaratan | 2011-05-06 13:13

Behiala izan bazen lehoi, ez du gogoan inork. Haur txiki bat da zirrikitutik so, baina panikoa diot eta ez dakit zergatik. Edo badakit, ez dakit.Panikoa diozu, jaioberria izanagatik, ez delako haurtxo txikia, akatsak egin omen dituelako aurreko bizitzaren batean, zuk eta nik bezalaxe, baina berak ikasi du, zuk eta nik ez bezalaxe. Omen, ez diogu-eta hanka sartzen uzten. Ibiltzen dena soilik baita hanka sartzeko gai. Ez diogu ibiltzen uzten.Ibili gu gabiltza bide zuzenetik, infernura daramana ere zuzena bada. Haurrak badaki deabru garena, gure sarde zorrotzekin. Zergatik, orduan, sardeska so...


Berez

1
errailak 1456132321117 Burdinazko izaratan | 2011-05-03 21:19

- Ikusi al duk hori?- Bai, kolpe latza eman ziok!- Esan nian nik ona aterako zuala.- Isil hadi! Nik esan nian hori. Ez al duk gogoratzen niri botatzen zidala pilota kabroiak, zakur ziztrin bat banintz gisan haren atzetik joateko?- Ez al zitzaian gustatzen?- Pilota jasotzea, bai, berez bai.- Nola berez?- Hiri gustatzen al zaik Anoetara joatea emazteak oparitutako sarrerekin?- Beti Erreala, badakik.- Eta gustatzen al zaik Anoetara joatea emazteak oparitutako sarrerekin, jakinda hire zaunkez ordu batzuez libratzeko egiten diala?- ... - Gustatzen zaik?- Anoetara joatea, bai.- Berez bai?- Zakurr...


sentimentua

1
errailak 1456132321117 Burdinazko izaratan | 2011-05-01 16:59

El sentimiento es, en realidad, lo Ășnico que nos pertenece.


Pena eta akzioa.Gaizki eginaren penaEz eginarena.Egina pena hiltzekopenarik ez izateko.Pena eta akzioa. Islapena eta errefrakzioa.


j

3
errailak 1456132321117 Burdinazko izaratan | 2011-04-25 08:52

Irratian entzun dut bakea jipoitu dutela. Eta itzali.


errailak 1456132321117

Hainbatetan aldatu zaizkit letrak arrotz naizela neure kaligrafian bere ehundaka atzaparrak erortzen zaizkion zuhaitza bezala mudatzen naiz hostoz erortzen zaizkit udazkeneko iritziak zalantzekin loratzeko. Hainbatetan aldatu ditut letrak ez dudala konprenitzen nola batzuen a beti den arranditsuegia, z zorrotzegia, o borobilegia. Ez dudala ulertzen nola ez diren aldatzen nola ez duten aldatu nahi. leire bilbao