Burdinazko izaratan

Ezagutzen ditudan hirien izenak e

alfonbrak

2
errailak 1456132321117 Burdinazko izaratan | 2011-04-23 10:54

Nolakoa izan behar duen esan diote zelaiari, larre izatetik alfonbratasunera pasa dadin. Norbaitek zapatak garbitzeko bertan etxera sartu aurretik. Ahantzirik, planeta bera dela bizidunen etxe, sinetsirik, kursia dela greenpeace-en diskurtso hori, askoz ere kursiagoak direnean golf zelaiak.


Begitxook

errailak 1456132321117 Burdinazko izaratan | 2011-04-20 16:24

Begitxook ikusiko balitu, nori so diozun jakin nahiko luke amak, amatxok beti jakin nahi duelako zeri begiratzen diozun. Eta, txiki, hori ez da aldatuko diminutiboz dei ezin diezazukeenean ere. Kexaka hasiko zara orduan, honezkero haurtxoa ez zarela oihukatuz, amak beti ume ikusiko zaituela onartzeraino. Baina, potxolo, ez da egia hori eta ama konturatuko da handi bihurtzen zarenean, aitzitik, oihutuegi egongo da ordurako nora begira zauden galdetzen, begira dauden begiei begiratzen. Zu kontrolatzen ari dela uste izango duzu, haz zaitezen debekatzen ari dela, lagunekin egindako planak hiltz...


Globoa

4
errailak 1456132321117 Burdinazko izaratan | 2011-04-18 13:24

Globo bat gainera erortzen zaidala egin dut ametsnola amiltzean ni naukan azpian.Liburu-denda bateko eskaparatean globo gisako bat ikusi nuelako izango daglobo aerostatiko bat liburu-dendanhala dira kontuak gizakiak hegan ezin egin dezakeela onartu duenetikhaurren atalera, irudimenarenera, mugatzen dituenetik hegoak eta globoak.Globo makurtu honen oihalarekin dozenaka soineko jos nitzake, sehaska bat egiteko erabili egurrezko kaxa. Ez naiz proiektu errealez ari, hegan jarraitzeko hareazko zakuak lurrera botatzeko prest ez zegoenari burla egiten baino. Lurtarregia bera.


Lurrean

2
errailak 1456132321117 Burdinazko izaratan | 2011-04-12 15:19

Lurrean etzanda nago sentimendu zurrunbilo hontan botata. Horrela utzi nauzu ta atea itxi duzu, taka! Atzera begiratu gabe egin duzu hanka presaka   Atzera begiratu bazenu nire begiekin eginen zenuke topo. Nik, ez zintuzket zuk atzo bezala irri maltzurrez joko, ezin dut… Baina begirada lehorra oztopo litzake zuretzat da   Ni gainditzea zenuen helburu baina badakit ez duzula lortu, gorputza minbera izanagatik ez baitidazu negarrik sortu amorru ixila baizik   Desertore zara zuk deklaratutako gerlan, ustez, soldadu zauritua utzi duzula gelan. Baina nik, kargaturik utzi dut kanoi...


erdoHiltzen

1
errailak 1456132321117 Burdinazko izaratan | 2011-04-08 16:56

Behin txoferra ei zen beraren jabezeharkatuz plaza, bidea, moilaegun agure da ahul, herabemingarri baitzaio oroitze soilabaina zein hiltzen da erdoildu gabezeinek onartzen du bere erdoila.


Goizeko seiak.Badira hamaiketan lokartu eta zazpietan esnatzen direnak. Bederatzietan oheratu eta bostetan altxa ohi denik. Zu hamaiketan hartzen zaitu loak, oraintxe arte. Serio aritzen naiz zuri loaren garrantziari buruz, alferrik den arren. Denborarekin etengabeko borrokan bizi zara, minutuak ostu nahian egunari. Oharkabe zeure buruari dizkiozula lapurtzen, edo jakitun, baina entzungor. Egun osoz egiten duzula amets, hala duzu zuritzen loaren hiltzea. Sinesten dizut ameslari zarena, lehen zinen bizizalearen aldean. Isilka, gaur zein aurpegi jantzi erabakitzen sumatu zaitut ispiluaren aur...


Zure burua ez da garuna, zahiaren aurkako kamomilazko Shampoo bikainaz garbitutako adats eder hori baino. Aurpegia ez da espresioa, Omega 3 duen krema hidratatzaileak leunduriko gainazala baizik.  Soina Stradivarius-en launa euroan hartutako hiru kamiseta loredunetako bat daramazu, galtzak, berriz, etxepean erosi zenituen behin, denda txikien alde zaudelako berez. Behin. Sandaliak larruzkoak, hemendik bi urtera modaz pasata egongo direlako erabiliko ez dituzunak.Eta triste zaudenean, mundutik ihes egin nahiaren lekuan, zeure burua zakarrontzira botatzeko gogoa izaten duzu, berrerabiltz...


Gautzera

errailak 1456132321117 Burdinazko izaratan | 2011-03-24 20:38

Hamakan etzango da eguzkia itzali arte, begietan min egiten badio berdin du. Ohituta baitago harremanak muturren aurrean itzaltzen ikustera eta betazalen pean ezkutatzera begietakoa ez den min hori.


baizik eta

2
errailak 1456132321117 Burdinazko izaratan | 2011-03-23 15:30

Kontua ez da aske izatea, baizik eta aske sentitzea egunean minutu batez.Horrekin ez dut esan nahi askatasun iheskor horrekin konformatu behar dugunik.


esan

errailak 1456132321117 Burdinazko izaratan | 2011-03-20 13:58

Esan nahi nuke ez zaizkidala bere gezurrak gustatzen.Esan nezakenahi banubaina gezurra litzateke.Edo ez. Ez dakit.


errailak 1456132321117

Hainbatetan aldatu zaizkit letrak arrotz naizela neure kaligrafian bere ehundaka atzaparrak erortzen zaizkion zuhaitza bezala mudatzen naiz hostoz erortzen zaizkit udazkeneko iritziak zalantzekin loratzeko. Hainbatetan aldatu ditut letrak ez dudala konprenitzen nola batzuen a beti den arranditsuegia, z zorrotzegia, o borobilegia. Ez dudala ulertzen nola ez diren aldatzen nola ez duten aldatu nahi. leire bilbao