Burdinazko izaratan

Ezagutzen ditudan hirien izenak e

zuup

2
errailak 1456132321117 Burdinazko izaratan | 2011-12-12 22:44

Ezpainek zigarroari bezalatsu helduko dizuet, antsia horrekin. Zuen besarkadatan esekita gogoratu nahi dut neguko eguzki zuria, egunak datozenak izan daitezen berriz, doazenak izan ordez. Eta halakotan, erruki tonu hau daukadanetan, hanka sartzen ari naizela  uste izaten dut benetan. Erre egin nahi zaituztet, eta errautsak gorde birikak baino erraiago den errai horretan..


sudurra

errailak 1456132321117 Burdinazko izaratan | 2011-12-11 10:27

Leiho beltzek ez didate esan nahi elurrari begira zauden ala ez, ikusten ote nauzun sudurrean azenario batekin. Egizu barre nahi baduzu, egurrezkoa baino hobea da azenariozkoa.


baldosak

errailak 1456132321117 Burdinazko izaratan | 2011-12-07 21:38

Baldosen mugak zapaldu gabe ibiltzen nintzen orduko nire bideetan zehar, izan saltoka zein korrika. Debekatzen nion neure buruari, zerbait debekatzearren, zapata-zolek marra beltzak etetea, guraizeek lez. Erraza zen hori Olentzerori gailetak jartzen genizkion garaietan, ez genukeenean inork  hola ta hola maniatikotzat har gintzakeenik espero izango. Bagindoazen, beraz, oin-puntetan ipiniz koadro txikietan, gozatuz baldosarik gabeko bidegorriak, espaloirik ez zen errepidearen ertza. Gero, zerbait pasa zen, arraroa. Denborak esango dut edo bideek, ez dakit, zerbaitek lortu du egun nik ba...


Olerkaria izan banintza aurki nezake xuxen hitza bideratzeko nere eskaintza zuri nere aitortza Aspaldidanik nauzu jasaiten beti fidelki sustengantzen oker banago nauzu zuzentzen eta beti barkatzen Baina kantari soil bat naiz eta dena poza ta kezka ahal guttiko sasiprofeta ilusioz beteta hartzazu otoi nere eskaintza nahiz gutti bada kantu hau zuretzat da kantu hau zuretzat da Margolari bat izan nahi nuke zure itxura marrazteko kolore guziz apain nezake argiena gogoko zor dizudana nola ordaindu da nere kezka ta ezina ni ez naiz ezer zu ez bazaude hau da egi gordina Baina kantari so...


Garrantzia

errailak 1456132321117 Burdinazko izaratan | 2011-12-03 00:30

Garrantzia zer da?Uste dut ez dakidala eta banekiela. Bagoaz bidetik, guretikitsu-itsuanzoru eta zerurik gabe geratzea ezinezkoa dela sinetsitabizitzaz fioinuzente osoaitzina goaz, edo gutxienez, bagoazarnasari eskatu gabe hurrengo egunik izango dela sinatzeko...NAN eta guzti nahi dutbiharko eguzkia sina dezazunzuri esaten dizut, arnas horri.Garrantzia zer da?Lehentasunak, bat-batean, aldatzen direnean.


Aulkia

errailak 1456132321117 Burdinazko izaratan | 2011-11-26 22:13

Hauaulkia daaulki batgizakiak eraikimuntatugabea.Harriagogorragoa dazura baino.Goroldioaedozein kuxinbezain biguna.Zorionak lurrariaulki polita zurea.Eta nire burua maite izan dut naturari bere balioa onartzeagatik.Eta nire burua gorrotatu dut erosiko nukeela otu zaidanean.Harria, goroldioa erosi.


beti

errailak 1456132321117 Burdinazko izaratan | 2011-11-22 00:15

Horma hutsa bete zainpasa ura mahaiangaldegin goizaznazka hartu nire liburueierotuko naiz bestela.Beti beharrak sortzen._


telebista

errailak 1456132321117 Burdinazko izaratan | 2011-11-18 01:15

Garbigailu edo kalefakzioaren antzeantelebista nahi genuen etxeangauza karratu hori, laukizuzenaispilu ilun horretankomiko ikusten da gure isla sofatik.Lauki beltzari esker, ez dira hain negukoak iluntzeakmantapera ez baita eurik sartzen,otsorik ere ez.Izan ere, telebista daukagu etxeanfuntzionatzen duena eta ez dena pizten..


(...) azaroa da, bakizu? Denboraz kezkatzen naiz ni guandio, Argiako kalendarioai eunero-eunero kentzeiot orrie, baino gero ta gehiotan alpertzen naiz atzekaldeko txiste o dana dalako pasaizo horik leitzeko. Beti esatet nik, ez gendula eskolan euskeraz eskribitzen ikixi, guk cara al sol kantatzen gendun goizero-goizero, bestela han klaseik ez zan sekula hasten. Ni saiatzen nintzan beti berandu allatzen aber kantu nazkante hori monjak beantzat gordetzen zuen, baino keba, majina bat belarrondoko jaso nittun horrekatio. Izan e, cara al sol kantatzen, euzkik emanda re zuri baino zurig...


ikuspegiak

errailak 1456132321117 Burdinazko izaratan | 2011-11-05 09:16

- Basoa bakarra da.- Bi dira.- ...- ...- Dena da berdea.- Ez horregatik berde bera.- ... - ...Hor jo zuten harremana amaitutzat, ikuspegi bera ez omen zutelako.


errailak 1456132321117

Hainbatetan aldatu zaizkit letrak arrotz naizela neure kaligrafian bere ehundaka atzaparrak erortzen zaizkion zuhaitza bezala mudatzen naiz hostoz erortzen zaizkit udazkeneko iritziak zalantzekin loratzeko. Hainbatetan aldatu ditut letrak ez dudala konprenitzen nola batzuen a beti den arranditsuegia, z zorrotzegia, o borobilegia. Ez dudala ulertzen nola ez diren aldatzen nola ez duten aldatu nahi. leire bilbao