Burdinazko izaratan

Ezagutzen ditudan hirien izenak e

Leiho honek ia itxita dauzka pertsianak,eguzkirik apenas sumatzeko moduan bainaegon hor dagoela gogorarazteko lain."Mesedezez ikutu pertsianak"ipintzen du.Eta nik ez ditut ikutuko, egun batzuez honetan segiko dut:eguzkia jaio eta hiltzerakoan ikusten soilik.Eta galdera da,ateratzen ari dena eta badoana, eguzki bera al dira?


Hezurrak

errailak 1456132321117 Burdinazko izaratan | 2012-04-28 19:27

Hezurrak.Gogorrak ustez, ni eusten.Hezurtzea.Ez da urtzea. Izoztea ere ez.Izotza berorik sentitu gabe urtzen da.Hezurrak, urtzeke, bero hori sentitzen du.Izotz baino hezur gehiago ezagutzen ditut.Hezur zuriak, hezur beltzak.


Eskuak besoaren bukaeran dauzkathankak hor beheanburua lepo gaineanatzean ipurdiatitiak aurreangogoan, halere, ezer bere lekuan ez zegoen aldiagauak zetozen goizeroeta etorri behar zuketenak ez ziren iristenez nintzen iristen inoraburuan hankak eta besoak lurrean edukitaLucky Luck eguzkiarekin zihoanetan bezalazerbaiten bukaera dazerbait hori faltsua dazerbaitdena izaten da.


Ta ene haserrea falta bazaizu alferrik dira leunak zure begiak eta ene musua falta bazaizu haizeak ezpainak ustugabetzen dizkizu eta ene hitza falta bazaizu ezin duzu inolaz ere kantatu eta ene ametsa falta bazaizu nondik sortuko duzu esperantza eta ene oroitzapena falta bazaizu zertarako bakarrik paseatu eta ene gorputza falta bazaizu bilutsik zoaz zoazImanol


Lokatzari

1
errailak 1456132321117 Burdinazko izaratan | 2012-03-18 16:36

Bart lau bat aldiz galdetu didate triste nagoen. Ez neukan erantzunik; ez bai, ez ez. Badakizu, zioten gero. Badakidanik ez dakidan gauza asko dago. Gainera, ahalegin handiegia eskatuko lidake bila hasteak. Edo ahalegin handia, egi-rik gabe. Egiarik gabe.Zikintzen ari naiz nahizhutsunez lohitzenlokazten minez.Dagoeneko indarrik gabe trapu bat hartzekotrapu bustia sukaldetikigurztekotxamarraren kolorea bistaratu arte lokatz azpiangogoratu arte non hasi zen hauzein txamarra daramadan jantzita.


Iluntze hau ederregia da niretzat bakarrik izateko. Zeruertza ikusten da urrunean, edo urrutiegi da ezer ikusi ahal izateko eta horregatik da zeruertz. Badira aste batzuk dorre honetan nagoela, baina ahaztu zaidala nola igo nintzen. Badakit dorre honetan nagoela. Ez dakit zergatik eta zertarako igo nintzen. Polit ikusten da hiria hemendik, hiltzera doan eguzkitan. Egon ninteke, ordea, beste dorre batetik, kale ertz batetik, teilatutik begira. Eguzkia bera litzateke, berberak lirateke nire begiak, baina ezberdin ikusiko nuke eguzkia.Dorrean nolatan nagoen baneki,  jaitsi nahi dudan ala ...


Nik besoa eskaini zuk eskua hartu. Hala ere, beldurrik ez didazula diozu. Zeru beltzetik elur zuria ari du, bakoitzak murrua bere erara egiten du.  Harri pila bat dut zain ohean utzidazu gaur gordetzen zurean.  Badira gau ilunean baino ikusten ez diren hainbat gauza. Beldurrak eta arrainak hil arte hazi eta hazi eta hazi.  Behin zubi oso bat jan nuen lehenengo harritik azkenera hainbeste nahi nuenera ez joateko. 
 
  arrain bat oparituko dizut nola hazten den ulertzeko zenbat ur behar duen arnasteko, zenbat ur bizitzeko, harr...


Elkar ikusten ez duten begiak gurutzatzen dira metroanarnasa hartzea zaila da bagoia lepo edo barrena hutsik badoageldi mugitzea daeskailera mekanikoak eta trena dira nire oinak.Ateko musikariak abisatzen dit kalea datorrelaazkarrago noa beti notak baino.Musika izan nahi duen zarata naiz.Aurrez aurre eseriko gara aurkiinork publikatuko ez lukeen poesia sortzekogeldi mugitzea izango daelkar ikusten duten begietan aurkitzen ditugu hegoak.Zuk abisatuko didazu iluntzen ari duelaazkarrago doa eguna ni baino.Hiri handi bateko metroan topatuko nauzu egunen bateanzarata truke ordu eskeasmo onez ate...


baden airea

errailak 1456132321117 Burdinazko izaratan | 2012-02-26 13:31

Esaten edo idazten ez dena, ez da. Airea, adibidez, badagoela onartu izan ez balitz, ez zegokeen. Ez da ikusten, ez usaintzen askotan, dastatu ere ez. Airea ez zatekeen.Ez zen aire bat ezagutzen nuen, arnasten nuena pozik. Baden airea da orain, pega batekin, ez dugu guk esan, ez dugu guk idatzi. Eta zer dagokit niri? Badakigu inork esan duela, nolabait. Artean, oraindik ez dakigu zein hitz erabiliko genituzkeen baldin guk idatzi bagenu. Horiek nahi nizkizuke galdetu, eta esaldi hori itxi, liburu bat bailitzan.


Badira hiru aste bezperako gurutzegrama egiten duela Bittorrek. Begirik itxiko ez duen ohera sartu aurretik jartzen da iraungitako egunkariarekin aurrez-aurre, zuri utziko lituzkeen koadrotxoak bezain bat alditan hozkatutako axota hatz dardaratien artean hertsirik. Poliki-poliki, ongi meditatuz osatzen ditu lerroak. Lerro bat eta erdi minutuko, edo hor inguruan ibiliko da. Saiatzen da buruari bira zentzugabe gehiegi ez ematen, eta lortzen du, baina gero ez bedi segundoko 0,025 lerro tristeez harritu. Segundoak segundo, orduak ordu, beti geratzen zaizkio koadrotxo zuriren batzuk. ...


errailak 1456132321117

Hainbatetan aldatu zaizkit letrak arrotz naizela neure kaligrafian bere ehundaka atzaparrak erortzen zaizkion zuhaitza bezala mudatzen naiz hostoz erortzen zaizkit udazkeneko iritziak zalantzekin loratzeko. Hainbatetan aldatu ditut letrak ez dudala konprenitzen nola batzuen a beti den arranditsuegia, z zorrotzegia, o borobilegia. Ez dudala ulertzen nola ez diren aldatzen nola ez duten aldatu nahi. leire bilbao