Arkakusoek zakurrak hautatzen dituztenekoa
Kosk egiten dio izterretan eta lepoko odola zurrupatzen dio, emeki, min emanez. Sabelean banaka-banaka grano txiki mordoxka sortzen dizkio bi astean behin edo.
Bart jabetu da bere arkakusotasunaz eta harro sentitzen ez den arren, badu zerbait erakargarria zakurra xaxatze horrek.

Segur zen hura, ulergaitz zaio orain bere buruari, bart behera erori zaionez zakurrarekiko zeukan indiferentziaren mitoa. Laztantzen barik, koskaka baitabil, baina bere azalean beti.
Iruzkinak
euritan 2010-11-08 14:55 #1
Ez dezagun ahaztu bizkarroia bera dela menpekoa. Erasotzailea eta biktima, jolasarekiko beharrizana baitu.
aspaldiko, politta!
Utzi iruzkina: