Belar zapalduzkoa

errailak 1456132321117 Burdinazko izaratan | 2010-03-04 23:10
4

Ez dabilen auto bat zer da, ezpada isolatutako poema bat?

Bada bertara daraman bide bat, autoak behinola marraztu zuena, belar zapalduzkoa.

banator

banator 2010-03-06 11:41 #1

Eta udaberrian belar zapaldua lurretik atera berria denak harrotzen duenean ez da biderik izango. Eta ezta auto motorgaberik edo poemarik existituko, inork iristen ez dakien larre hori mapetan inork marraztu ez duelako. Altxorraren maparik ez urrerik ezean.

Poemak eta autoak, guztiak bihurtuko dira udaberik gabeko belar zapal usteldu eta lurpean amaituko dutenak.

Ezin beti zain egon.

errailak

errailak 2010-03-06 13:41 #2

Ez da biderik izango. Eta zer? Belarra zapalduz bideak marraztea autoak martxan jartzea baino polittagoa da.

tellychavalas

tellychavalas 2010-03-07 14:57 #3

wow, poema festa hemendik, muxo arte. Nik nere estiloagoko kontribuzio bat ingoizut, blogan izena aprobetxatuz.

http://www.youtube.com/watch?v=_bFMpgwQMOw

euritan

euritan 2010-04-21 00:14 #4

Noraez orok du bere poesia jomuga. Nortasunaren matxura. Berriro hasteko, oinez eta oinutsik.

Utzi iruzkina: