Elgoibarren -einbiou- Herrigintza

Ezkerretik eraikiz. Herritarren Nahimena Oinarri

Elgoibarko Udala -ongizate arloan ere- herritarrez, behar dutenez, ahaztu da. Azken hilabeteetan, dagozkien laguntza sozialak kobratu gabe daude hainbat herritar behartsu gure herrian. Hiru hilabete zor zaie, uztailetik dirua ez baitzaie heldu; ez abuztukoa, ez irailekoa; eta ia urrian sartu gara. Batzuei, jadanik, 700 € baino gehiago zor diete.                        Norena da errua? Udalekoek, arazoa teknikoa dela esan diete, itxuraz. Eta arazo handia izan behar 3 hilabeteetan ez...


Elgoibarko Udalean gezurti konpultsiboak daude. Ez daukagu beste azalpenik. Elgoibarko Foruen Plazan egiten ari diren obrak direla eta, herritarren kezkak azaldu ziren, udalari eskatzeko kontu handiz egin zezaten zulatze hori, azpian aztarnak daudela dokumentatua baitago. Udalak –arraroa bada ere- proiektua egin du, eta Arkeolan-ekoak egon dira begiratzen eta lanak zaintzen. Zer aurkitu dute? Bada, Mertxe Urteaga, Arkeolaneko ordezkariak esan digu Eliza eraiki zeneko –XVII – eraikuntzen aztarnak daudela. Izan ere, Eliza berria eraiki zenean, hor erdi aroko harresia eta etxeak, tartean Dorre...


Zer gertatzen da Santa Klarako auzoan? Azken asteetan Santa Klarako auzokideek haserre dabiltza. Uda partean lur berria bota zuten etxeetako atari inguruan, eta dagoeneko dozena bat eror arazi dituen lur irristatzailea da. Baina horrek ez ditu hasarrarazi, udalaren jarrerak baizik. Abuztutik aurrera, jakin dugunez, 5 salaketa daude, baina inork ez du ezer egin.-Agian diru guztia Plaza Handian eta udal inguruan gastatzen ari direlako edo, eta Santa Klarakoa ez denez ikusten…-esan digute. Neska gazte batek besoa hautsi omen duela ere esan digute, eta azkena, joan zen larunbatean, 76 urteko em...


Ubitarte-Buruko orubea kutsaturik dago. Lurra zulatzerakoan konturatu ziren, eta enpresa eraikitzailea garbitzen ari da. Baina Santa Ana kalea –gutxienez- ere kutsaturik dago. Elgoibarko Udalari dagokio eremu hori garbitzea. Udalak bi gauza egin ditzake: ezer ere ez, hau da, han utzi betirako lur kutsatua, eta etxeak egiten direnean, estalita geldituko direnez, ahaztu, edo orain lurra irekita dagoela aprobetxatu lur zikinak kentzeko, eta behingoz arazoa konpondu. Zer egingo du udalak? Eroarena, orain arte bezala? Olibondoak jarri gainean? Batek daki!   Hau Eusko Jaurlaritzako Inguru...


Jadanik ohitzen ari gara, baina gogoratzen baduzue, urtero, abuztuaren erdialdera, (aurten hilak 11,12) norbaitek lantegiaren "garbiketa" egiteko erabiltzen du. Hemen duzue nola geratu den Deba ibaia. Egia da! Deba ibaian angila mordoa zegoen. Egunkarian atera zen, eta "ikerketa" ireki omen zuten, -Eusko jaurlaritzan? foru aldundian?- gertaera tamalgarri hau argitzeko. Zianuroa edo ei zen botatakoa, eta delitu ekologikoa izan daitekeela ere esan zuten. Hilabete pasa ta gero inork ez daki nor den honen erantzule. Bukatu ote dute "ikerketa"? Noizbait jakingo ote dugu nork kutsatu duen gure i...


Elgoibarko udalaren azken astakeria: Foruen Plazako eliza aurreko obra. 1.- Elgoibarko Hirigune zaharrean -San Bartolome, Errosario, Plazan- obrak egiteko Plan Berezia antolatu behar dela esatea da ohikoena eta legalena, Elgoibar ez beste ia herri guztietan. Jadanik, 1999an, Elgoibarko –PNVko- udalak "Plan Especial del Casco Antiguo" egitearen beharra adierazi zuen. 7 urte pasa ondoren “Plan especial” hori ez da egin. Plan Berezi horiek dira, Alde zaharrak, eta historiako eta arteko multzoen antolaketak egiten dituztenak.   Jakinik gainera, Elgoibarko eliza aurrean Ondarea egon daite...


einbiou-k San Bartolome egunean, Ez Apartheid ekintza egin zuen Elgoibarko Foruen Plazan.             einbiou Ezker Abertzalearen Herri Plataformak, 2003.eko maiatzean Udal hauteskundeetan 970 bozka lortu zituen, Espainiar lege faxistak -PP-PSOEk adostutakoak- ilegalizatu baitzuen ere. Orduandik, udal ez demokratikoa eratu zuten -herritarren nahia errespetatzen ez duena- PNV-EAko morroiek. einbiouri Elgoibarren bigarren indarra izanik ere, zegozkion ordezkariak udaletik bota, eta haren tokian bi zinegotzi -LAPURRAK- jarri zituzten, bat...


            EINBIOU ETA ONGIZATEA ELGOIBARREN                 Ezberdintasun sozio-ekonomikoen aurkako borroka eta behar gehien duten pertsonen zein kolektiboen alde egitea Ezker Abertzalearen oinarrizko ildoetako bat da. Ezkertiarrak garenez gero, aberastasunaren banaketa da gure helburua, sektore batzuen egoera hobetuz, hala nola gazteak, pertsona nagusiak eta emakumeak.                 Ongizate politika Elg...


Lerun Txiki-Morterikako gunean, orain 14 urte gune industrial handi bat eratu nahi izan zuten, ibaiaren ibilgua aldatuz eta guzti.Hamar urtetan PNVko jauntxoak saiatu dira proiektu hau aurrera ateratzen, baina -bere garaian Ezker Abertzaleak eginiko ikerketari arrazoaia emanez- azkenean, 2003-4an, -Hidrografikas-ekoak (beraien aldekoak, beraz) atzera bota zuten, betirako, ibaiaren mozketa hori.Bada, orain proiektuari heldu diote berriz, eta ibaiaren aldaketa egin gabe, baina proiektu erraldoia eurrera doa.70.000m2 ko industrialde erraldoia eratu nahi dute, gaur egun basoa -bertako baso...


Elgoibarko Arau Subsidiarioak zaharkiturik daude. 1992an egin ziren. Ez dute balio. Aldaketa puntual gehiago ez da egin behar Arau orokorrak aldatu arte.  14 urte dira, jadanik, Elgoibarko Arau Subsidiarioak berritu zirela. 1992-3an, hain zuzen ere. Egoera arrunt batean, beste edozein herritan, zortzi edo hamar urte irauten dute arau orokor horiek indarrean, hurrengo berraztertzea egiten den arte.  Izan ere, hamar urtetan herriaren egoera erabat aldatzen baita, bai lege berriak ezarri direlako, bai gizartea aldatzen doalako, nekazal sektoreak, zerbitzuak, nahiz industrialak garatu...