Ongizatea Elgoibarren. -einbiou-
EINBIOU ETA ONGIZATEA ELGOIBARREN
Ezberdintasun sozio-ekonomikoen aurkako borroka eta behar gehien duten pertsonen zein kolektiboen alde egitea Ezker Abertzalearen oinarrizko ildoetako bat da. Ezkertiarrak garenez gero, aberastasunaren banaketa da gure helburua, sektore batzuen egoera hobetuz, hala nola gazteak, pertsona nagusiak eta emakumeak.
Ongizate politika Elgoibarren
Gizarte-ezberdintasunak Elgoibarren ere aurkitzen dira, nahiz eta Udal guztietan Ongizatea garrantzi gutxienetako arloa izan den. Honen islada ondorengo adierazleak aipa ditzakegu:
· Ez da lehentasunezko arloa. Ongizate Batzordea betidanik bigarren mailako batzordea izan da.
· Urte batzuetan Ongizate Batzordearen presupuestoa urtearen bukaera baino lehenago amaitu egin da, edota ez da izan nahikoa behar guztiei aurre egiteko.
· Inoiz ez da egin gizarte-laguntzei buruzko kanpainarik. Gure herrian pertsona askok ez ditu ezagutzen edota ez daki nola eskatu behar diren.
· Ez dira aintzat hartzen ongizate arloan lan egiten duten kolektibo edo elkarteak, lan amankomunak prestatzeko edota beren lana errazteko eta bultzatzeko.
Aurreko guztia kontuan izanik, EINBIOUn ongizate arloan, Elgoibarren dauden behar desberdinak aztertu ditugu eta, batere ahaztu gabe, lehentasunezko ildo bezala, San Lazaro Egoitzaren eta pertsona nagusien egoeraren hobekuntza planteatzen dugu.
EINBIOUren lan-ildoa
Lehenik eta behin, ongizatean inplikatutako pertsonengandik eta kolektiboengandik informazio zuzena bildu dugu, egoeraren analisia eginez, azkenik, gure proposamenak sortuz.
Informazioa biltzeko, honako eragile hauekin bildu gara:
- San Lazaro Egoitzako bizilagunen senideak.
- Eguneko Zentroko erabiltzaileen senideak.
- Nagusilan elkarteko kideak.
- Hurkoa elkarteko kideak.
- Arloko langileak eta teknikoak.
Egoeraren balantzea
Orokorrean, detektatu ditugun arazorik garrantzitsuenak honako hauek izan dira:
Ø Bi eraikuntzak, San Lazaro eta Eguneko zentroa, txikiak geratu dira eta ez dira nahikoak Elgoibarren dauden behar guztiei erantzuteko. Sartzeko zerrenda gero eta luzeagoa da eta, hori dela eta, familia batzuek beste herrietako zentro edo egoitzetara eraman behar dituzte beren senideak.
Ø San Lazaro egoitzaren kokapena oso desegokia da gaur egun: bide-gurutze batean, pasiatzeko lekurik gabe...
Ø Egoitza, nolabait ospital bihurtu da, horretarako diseñurik eta prestakuntza egokirik gabe. Duela urte batzuk arte, dependentziarik gabeko bizilagunak onartzen ziren, zeintzuk dependiente bihurtuz gero, jarraitzeko eskubidea zuten. Gaur egungo egoera zeharo desberdina da: sartzeko lehentasuna dependentzia handiko pertsonak dira. Horregatik, praktikan aurrekoen eskaera handia denez, autonomoek edo ez- dependienteek ez dute sartzeko aukerarik. Honek guztiak, zentroaren kataloagioa aldatzearen beharra agerian lagatzen du: gizarte-osasun zentro izan behar du.
Ø Anbulategiko medikuak noizean behin pasatzen dira egoitzatik, baina zerbitzua ez da iraunkorra. Erizain-zerbitzua gainezkatuta aurkitzen da batzuetan eta gaueko zerbitzua goardien bitartez egiten da, baina ez egoitzean bertan. Gauean auxiliar bakarra geratzen da 40 bizilagun baino gehiago atenditzeko.
Ø Senideek ez dute partze hartzen egoitzen kudeaketan eta kontrolean. Ez daude ordezkatuta inongo batzarretan eta ez dute beren kezkak edo iradokizunak bideratzeko bide egokirik. Pertsona nagusiekin arduratzen diren kolektiboen edo elkarteen parte hartzea ere ez da aintzat hartzen.
Ø Egoitzaren kudeaketa Udalak kontratatutako enpresa pribatu baten ardurapean dago, subkontrata eran. Horrek arazo batzuk sortu edo errazten ditu: langileen kontratazioan kontrol zuzenik ez izatea, lan-egoera kazkarragoak, erabaki askotan parte ez hartzea...
EINBIOUren proposamenak
Arreko gabeziak eta baharrak aztertu ondoren, hauek dira San Lazaro eta Eguneko Zentroaren egoera hobetzeko, EINBIOUk plazaratzen dituen proposamenak:
§ Partidu politiko guztien arteko akordioa, senideen eta Hurkoa, Nagusilan eta Jubilatuen elkartea bezalako kolektiboen parte hartzearekin. Ongizate arloan beste batzorde berri bat sortzea proposatzen dugu, zeinek etorkizunerako plangintza bateratua egingo duen.
§ Zentro sozio-sanitarioa katalogazioa izango duen beste zentro berri bat izateko aukera aztertzea. San Lazaro eta Eguneko Zentroa handitzea ezinezkoa denez, zentro berria dependentzia handiko pertsonentzat izango zen, San Lazaro autonomoentzat erreserbatuz. Zentro berriaren kokapena eta proposamenak aipatutako batzorde berriaren ardura litzateke.
§ Egoitzen ardura eta kudeaketa Udalak hartzea, gaur egungo subkontrata egoera aldatuz, indarrean dagoen kontratoa edo epea bukatzean.
§ Mediku zerbitzua eta gaixoen arreta hobetzeko, Osakidetzarekin akordio bat sinatu, ahal den neurrian zentroan iraunkorra izateko. Erizain eta auxiliarren zerbitzua handitu, gaur egungo behar berezietara egokituz.
§ Elgoibarko pertsona nagusien beharren eta egoeraren azterketa bat egin, horretarako etxe guztietara informazioa bidaliz eta edozein behar duten pertsonen errolda eginez. Emaitzen arabera, beste aukera batzuk aztertu, hala nola, tutelatutako etxebizitzak, etxean bertan atenditzeko beste zerbitzu batzuk...
§ Pertsona nagusientzat botika-zerbitzua erraztu, goardiako botika beste herri batean dagoenean. Elgoibarko botikariekin botika-zerbitzu iraunkorra lortzeko akordio bat lortu. Ezinezkoa izango balitz, lekualdatzeko arazoak dituzten pertsonentzat, botikak lortu ahal izateko, Udal zerbitzuak antolatu edo erabili.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: