Elgoibarko Udalean gezurti konpultsiboak daude.
Elgoibarko Udalean gezurti konpultsiboak daude.
Ez daukagu beste azalpenik.
Elgoibarko Foruen Plazan egiten ari diren obrak direla eta, herritarren kezkak azaldu ziren, udalari eskatzeko kontu handiz egin zezaten zulatze hori, azpian aztarnak daudela dokumentatua baitago.
Udalak –arraroa bada ere- proiektua egin du, eta Arkeolan-ekoak egon dira begiratzen eta lanak zaintzen. Zer aurkitu dute? Bada, Mertxe Urteaga, Arkeolaneko ordezkariak esan digu Eliza eraiki zeneko –XVII – eraikuntzen aztarnak daudela. Izan ere, Eliza berria eraiki zenean, hor erdi aroko harresia eta etxeak, tartean Dorretxeren bat ere, bota behar izan zituzten. Etxe horiek identifikaturik daude, eta jakin daiteke, garaiko dokumentuen arabera, zein familia bizi ziren bertan eta guzti.
Halere, galdera da, noizkoak dira etxe horiek? Eta, Zer dago etxe horien azpian? Harresia eta herria -hor azpian dagoena seguruenik, San Bartolome kalean bezalaxe- 1350-1400 urte inguruan eratu bazen, logikoena da, beste norbaitek ez baldin badu atera, hor jarraitzea.
Arkeolan-ekoak -eta Udalak, ziurrenik herriko inorekin kontsultatu gabe- ikusiko dute ea aztarna horiek merezi duen ikertzea, edo, agian, hobeto dela tapatzea hurrengo baterako –noizko?-.
Baina harritu gaituena da, aste honetako Barren-en, Udaleko ordezkariak, “ez da ezer aurkitu” esatea.
Hainbeste kostatzen da herritarrei dagoena azaltzea?
Erreguka eta beldurrez ibili behar gara herriko gauzei buruz galdetzeko?
Elgoibartarrok ez daukagu informazioa eskuratzeko eskubiderik?
Udal honekin ez.
Einbiou
Elgoibarren, 2006-09-20
Iruzkinak
Utzi iruzkina: