Elgoibarko Udala -ongizate arloan ere- herritarrez ahaztu da.

Elgoibarko Udala -ongizate arloan ere- herritarrez, behar dutenez, ahaztu da.

Azken hilabeteetan, dagozkien laguntza sozialak kobratu gabe daude hainbat herritar behartsu gure herrian.

Hiru hilabete zor zaie, uztailetik dirua ez baitzaie heldu; ez abuztukoa, ez irailekoa; eta ia urrian sartu gara. Batzuei, jadanik, 700 € baino gehiago zor diete.

                      

Norena da errua? Udalekoek, arazoa teknikoa dela esan diete, itxuraz. Eta arazo handia izan behar 3 hilabeteetan ez konpontzeko.

Eta herritar hauek estututa daude, lehen juxtu-juxtuan heltzen dira…Etxearen alokairua ordaintzeko, esaterako, zer esango die etxe jabeei? Orain ezin dutela, eta hiru hilabete barru ordainduko dietela?

Einbiou-k salatu nahi du, berriz ere, Elgoibarko udala.

Hainbeste eraikuntza, hainbeste berritze eta zulatze, hainbeste iturri eta olibondo, baina ongizateko arloan ere etxeko lanak egin gabe dauzka, eta beti bezala, udal honen arduragabekeriak herritarrak jasan behar. "Limosna eske" joan behar al dute udalera, ala dagokiena delako?

Alkatesa gelditu al da, noizbait, arazo teknikoengatik, soldata kobratu gabe?

Gai guztietan berdin?

 

                                                           Elgoibarren, 2006-09-27

 

                                                                       einbiou

 


Utzi iruzkina: