Elgoibarko udalaren hirigintza eroaren beste urrats bat dugu oraingoan

Lerun Txiki-Morterikako gunean, orain 14 urte gune industrial handi bat eratu nahi izan zuten, ibaiaren ibilgua aldatuz eta guzti.
Hamar urtetan PNVko jauntxoak saiatu dira proiektu hau aurrera ateratzen, baina -bere garaian Ezker Abertzaleak eginiko ikerketari arrazoaia emanez- azkenean, 2003-4an, -Hidrografikas-ekoak (beraien aldekoak, beraz) atzera bota zuten, betirako, ibaiaren mozketa hori.
Bada, orain proiektuari heldu diote berriz, eta ibaiaren aldaketa egin gabe, baina proiektu erraldoia eurrera doa.

70.000m2 ko industrialde erraldoia eratu nahi dute, gaur egun basoa -bertako baso edarra- eta ibaiaren meandroa dauden tokian, ibaiaren ibilgua kanalizatuz.


Industrialdea egiteko udalak darabilen justifikazioa orain 14 urteko berdina da: Elgoibarrek lur industriala behar duela.

Baina ordutik hona (1992-95) egoera asko aldatu da hemen:
1.- Alde batetik, 4 edo 5 gune industrial berri eratu dituzte (Albitxuri, Olaso, Sigma...), eta eratzeko gehiago daude (Karkizao...), eta gune hauek ez dira oraindik bete.
2.- Bestetik, hainbat gune degradatu sortu da (Santa Klara, Ermuaranbide, Deba kalea...) agian berreskura daitezkeenak.
3.- Gainera, Elgoibarko aktibitate industriala erabat aldatu da, bai sektoreen aldetik, bai teknologiak, metodoak eta egiturak direla eta.

Beraz, einbiou-k udalari eskatu dio, lehenik, ikerketa berria egin behar dela -inpartziala izango den ikerketa- Elgoibarren lur industrial beharra dagoela baieztatzeko.



Utzi iruzkina: