Elgoibarko Plaza apurtzen ari dira!
Elgoibarko udalaren azken astakeria: Foruen Plazako eliza aurreko obra.
1.- Elgoibarko Hirigune zaharrean -San Bartolome, Errosario, Plazan- obrak
egiteko Plan Berezia antolatu behar dela esatea da ohikoena eta legalena,
Elgoibar ez beste ia herri guztietan.
Jadanik, 1999an, Elgoibarko –PNVko- udalak "Plan Especial del Casco Antiguo" egitearen beharra adierazi zuen. 7 urte pasa ondoren “Plan especial” hori ez da egin.
Plan Berezi horiek dira, Alde zaharrak, eta historiako eta arteko multzoen antolaketak egiten dituztenak.
Jakinik gainera, Elgoibarko eliza aurrean
Ondarea egon daitekeela, dokumentaturik baitago toki horretan Erdi Aroko
harresiak egon daitezkeela diotenak. beraz, Exkabadoreak sartu baino lehen
ondare horiek ikertu behar direla –San Bartolome kalean egin izan den bezala-
<>
Eta gainera, Elgoibarko eliza aurreko zuhaitzak, osasuntsuak oraindik, 60 urte
baino gehiagokoak dira.
Esandakoak kontuan harturik, ez da ulertzen, hala bai? planik gabe eta, presaka eta arineketan, Eliza aurre guztia apurtzea.
Bada, Jarrera hau da PNVko udalaren ohiko jarrera Elgoibarren. Planifikatu gabeko noraezean, partxeak hemen, txapuzak han, arbitrarietate osoaz, "por cojones" egindakoak, NNSSen aldaketa asezinak... eta orain, agian hauteskundeak datozelako? herrian sekulako -aurrikusi gabeko- aldaketak. Horrela ez dira gauzak egiten!
einbiou
Elgoibar, 2006.eko irailak 6
Iruzkinak
Utzi iruzkina: