Elgoibarko Santa Ana kale azpian lur kutsatua dago. Zer egingo du Udalak, garbitu, ala han utzi betirako?
Ubitarte-Buruko orubea kutsaturik dago.
Lurra zulatzerakoan konturatu ziren, eta enpresa eraikitzailea garbitzen ari da. Baina Santa Ana kalea –gutxienez- ere kutsaturik dago. Elgoibarko Udalari dagokio eremu hori garbitzea.
Udalak bi gauza egin ditzake: ezer ere ez, hau da, han utzi betirako lur kutsatua, eta etxeak egiten direnean, estalita geldituko direnez, ahaztu, edo orain lurra irekita dagoela aprobetxatu lur zikinak kentzeko, eta behingoz arazoa konpondu.
Zer egingo du udalak? Eroarena, orain arte bezala? Olibondoak jarri gainean? Batek daki!
Hau Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailetik lorturiko informazioa da, 2006-07-21ean.
Ez dakigu zergatik -ala bai?- ezin den lortu informazio hau Elgoibarko Udalean.
Einbiou-k, ikusirik auzoko Herritarren ardura, eta Udalaren arduragabekeria, informazio hau lortu du, denak jakin dezazuen.
1.- Ubitarte-Buruko (Gabilondoko orubean) obrak hasi baino lehenago, lehen ikerketa egin zen, ikusteko ea lurrak kutsatuak zeuden (aspaldiko gune industriala izanik, itxuraz egin beharrekoa da). Orduan, jada, detektatu zituzten konbustible deposito lurperatuak, eta Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Sailak espedientea ireki zuen, jarraipena egiteko.
2.- Eskabazioaren 1.fasea, beraz, zuzenean joan zen lur horiek ateratzera.
Egin zuten, teknikariaren hitzetan, una “excavación selectiva de depósitos de combustible”. (Ikusi ahal izan genuen nola atera zituzten lur beltz haiek)
3.- Eusko Jaurlaritzak, Ekainaren 5ean, Elgoibarko Udalera bidali zuen txosten berezia, “Plan de control y segimiento ambiental”, non adierazten zuen, alde batetik, baimena ematen zitzaiola eskabazioaren 2.faseari ekiteko, eta bestetik, zein jarraipen egin behar zen fase horretan. (Idatzi hau behar-beharrezkoa zen obra jarraitzeko)
Jarraipen hau, Visesa enpresa promotorari zegokion, eta honek SGS Tecnos empresari enkargatu dio. Eta egiten ari da.
4.- Eskabazioaren 2.fasea, jadanik, etxegintzaren hasiera izan da.
Horregatik ikusi dugu, azken asteetan, zulaketa orokorra egin dutela, eta Garabiak jartzen aritu direla.
5.- Azken astean, berriz ere, lur zikinak agertu dira Santa Ana kaleko 36.aren parean. Enpresak orubearen mugaraino garbitu du, baina gehiago dago.
Ez ofizialki, adierazi digute lur kutsatu hauek –lur azpian 4 metrora daude-
“lodos hidrocarburados” daukate, hau da, gasoleoz edo fuelez betetako lur zikinak.
SGS Tecnos empresa ikertzen ari da,eta jatorria, ustez, aintzina hor zegoen errota baten Ubidea izango zen. Ubide hau, itxuraz, hidrokarburoak –gasoleoa,fuela,e.a-. botatzeko erabili zuten bere garaian.
6.- Arazoa da, orain, jakitea, lur kutsatu horiek errepide ezpian noraino doazen.
-Ea kale azpian dauden kokaturik (Orduan kalea jaso beharko litzateke, deskutsatzeko)
-Ea etxe azpietaraino doazen (Ikusi behar sotoak, e.a. kutsa daitezkeen)
-Ea Deba Ibaira filtra daitezkeen kutsadura hauek (Edo filtratu diren azken urteetan)
Baina horretarako ikerketa sakonagoa egin behar da, eta hori Udalari –eta Eusko Jaurlaritzari- dagokio, ez enpresari.
Zer egingo du Udalak arazo honen aurrean? Jakingo al dugu zerbait, noizbait?
Elgoibarren, 2006-09-14
-einbiou
Iruzkinak
Utzi iruzkina: