EZ Apartheid ekintza Elgoibarko San Bartolome jaietan 2006
einbiou-k San Bartolome egunean, Ez Apartheid ekintza egin zuen Elgoibarko Foruen Plazan.
einbiou Ezker Abertzalearen Herri Plataformak, 2003.eko
maiatzean Udal hauteskundeetan 970 bozka lortu zituen, Espainiar lege
faxistak -PP-PSOEk adostutakoak- ilegalizatu baitzuen ere.
Orduandik, udal ez demokratikoa eratu zuten -herritarren nahia errespetatzen ez duena- PNV-EAko morroiek.
einbiouri Elgoibarren bigarren indarra izanik ere, zegozkion
ordezkariak udaletik bota, eta haren tokian bi zinegotzi -LAPURRAK-
jarri zituzten, bat PNVkoa, bestea EAkoa.
Hiru urte luze igaro ondoren, oraindik ere, "demokrata" omen direnak,
eta lege faxista horren aurka omen daudenak, ez dute herritarren nahia
udalean ezarri, ez dute udala demokratizatu, eta nahiago dute udal
ez-legitimoa jasan.
Ia mila Elgoibartar, herritarrak dira zergak ordaintzeko, ez ordea, eskubide zibil eta politikoak izateko.
Eta konponbidea borondate arazoa besterik ez da. -Eta legalki egin
daiteke -Espainol legeak (hainbeste gustatzen zaien legeak) onartzen du
aldaketa, 182.2 artikuloa aplikatuaz-
Zergatik dute nahiago udal ez demokratikoan jarraitzea? Zergatik
jarraitu nahi dute Lapurrak? Zergatik ez dute herritarren nahia kontuan
hartzen?
Eskubide zibil eta politikoak zapaltzen dituen udal -ez demokratiko-
batean egotearen lotsa -lotsarik izanez gero- nahikoa izan beharko
litzateke dimisioak aurkeztu, eta egoera konpontzeko.
Ez dugu inoiz ahaztuko nork kendu digun herriak emandako ordezkaritza,
eta egoera -faxista- hau babesten ari direnen aurpegiak ere ez.
einbiou, 2006 - IX- 5
Iruzkinak
Utzi iruzkina: