Elgoibarko Santa Klarako auzokideek ez dute eskubiderik?
Zer gertatzen da Santa Klarako auzoan?
Azken asteetan Santa Klarako auzokideek haserre dabiltza. Uda partean lur berria bota zuten etxeetako atari inguruan, eta dagoeneko dozena bat eror arazi dituen lur irristatzailea da.
Baina horrek ez ditu hasarrarazi, udalaren jarrerak baizik.
Abuztutik aurrera,
jakin dugunez, 5 salaketa daude, baina inork ez du ezer egin.
-Agian diru guztia Plaza Handian eta udal inguruan
gastatzen ari direlako edo, eta Santa Klarakoa ez denez ikusten…-esan digute.
Neska gazte batek besoa hautsi omen duela ere esan digute, eta azkena, joan zen larunbatean, 76 urteko emakumea erori –bigarren aldiz- eta “fractura craneal” dauka. Donostiako ospitalean omen dago, larriki zauritua.
Hirigintzako arduradunari ere idatzi diote, eta erantzunik ez, konponetarik ez, eta gainera modu txarrean bidali diete auzokoei.
Hau idazten ari garela jakin dugu DV egunkariak berria atera duela -astelehenean, arraroa-, eta gaur goizean ibili omen dira, jada, hesiak e.a. jartzen.
DVko argazkian alfonbra berde bat jarri dutela ikusten da. Baina hori ere ez du udalak egin, udaleko langile batzuk, arduraturik, jarri omen dute, besterik ezean.
Hau da Elgoibarko Udalaren ohiko jarrera eta funtzionamendua. Guk ondotxo dakigu. Baina, itxuraz, SAnta Klarako herritarrak ere, jarrera prepotente hori jasatzen ari dira oraingoan.
Noiz arte? Zerbait gehiago pasatu behar da konponketa arrunt bat egiteko?
einbiou
2006 - 09 - 18
Iruzkinak
Utzi iruzkina: