Esan bezala Itziarren antolatu genuen Ganadu perian izugarrizko jendetza izan zen. Nahiz eta eguraldiak ez lagundu dirudienez jendeak urteroko ohituratzat hartu du Itziarra etortzea eta jende asko ibili zen, espero genuena baino gehiago. Eskerrik asko beraz inguratu zineten guztioi, ea horrela egunen baten Itziar herri izate lortzen dugun.
Joxe Aranzabalek, Web 2.0 ikasgaiko irakasleak, berak idatziriko testu bat irakurri eta horri buruz bakoitzak gure blogean zerbait idazteko esan digu. Eta horretan ari naiz. Berak idatzitako testuan Missourin dagoen institutu batean martxan jarri den proiektu baten berri eman digu. Institutuaren izena South Valley Jr High da eta Liberty herrian kokatzen da, Missourin. Proiektu hau historiako 8. mailako irakasleak sortu eta eraman du aurrera, Eric Langhorstek. Bertan Gerrilla Season eleberria irakurri behar dute, Pat Hughes idazleak idatzia. Honetarako irakasleak dirua lortu du (5000 dolar)...
Netiketa net (sarea) eta etiquette (etiketa; gizalegea, inor ez mintzeko) hitzetatik dator. Jende asko ibiltzen da sarean, baina gehien erabiltzen dena posta elektronikoa da, bertan milioika pertsona ibiltzen dira egunero-egunero. Arazorik ez izateko arau batzuk daude: - Baimena eskatu inoren izena gehitu aurretik. - Zaindu artxibo atxikien tamaina. - Erabili RTF; Word-ek sortutako formatu unibertsala. - &nbs...
Timo o´Reilly (Cork 1945) Web 2.0 kontzeptuaren sortzailea da. Berriak eginiko elkarrizketa batean zioena kontuan hartuta esan beharra dago ez dugula beldurrik izan behar hizkuntza gutxituen erabiltzaileok. Berak dio ez duela zertan murriztu beharrik honen erabilerak, izan ere, bi pertsonen artean beraien hizkuntza gutxituan hitz egiteko aukera bera izango dute. Nik ez dakit hori hala izango den, hala balitz hobe. Horrek harritu ninduen gehien. Hala ere, bestalde, argi dago hemendik urte batzuetara denok jakingo dugula ordenagailua oso oso ondo erabiltzen, gaur egun mugikorrarekin gertatzen...
Web 2.0. klasean Joxek bost blog aukeratzeko esan zigun. Horretarako aurki.com-en sartu nintzen eta halaxe, bazterrak nahasten ibili ondoren bost blog ezberdin aukeratu ditut zuentzako, bertan sartu eta informazio eta gauza ugari aurkitu ahal izango dituzue. Horien artean Gaztelupeko Hotsak, Euskonomia, Kingston hiria, Baga, biga, bloga! eta Leioako Hipiak aukeratu ditut. - Gaztelupeko Hotsak: musika du gai nagusi blog honek. Bertan, kontzertuak, diskoak, kontratazioak… egiteko aukera dago. Horretaz gain, artikulu ugari eskaintzen dira ...
Hurrengo asteazkenean, azaroaren 1ean, Itziarren XII. Ganadu Peria ospatuko da. Bertan denetarik aurki daiteke; ganadua, arropa, oinetakoak… Gainera, bi txosna egongo dira eta bertan hamaiketakoa egiteko aukera izando da. Beraz, mundu guztia gonbidatuta dago azaroaren 1ean goizeko 9:00-15:00 bitartean Itziarra etortzera. Arratsaldean 18tan idi-probak ospatuko dira, beraz, izugarrizko festa egongo da. Animatu, ondo pasako duzue eta!!!
Egunak aurrera doaz eta ez naiz ohartzen. Duela bost urteko gauzak badirudi atzo gertatu zirela. Iada azken urteetan zain egon naizen pausua eman dut eta oso gustura nabil. Izugarria izan da. Beti leku berdinean eta jende berarekin egoteaz, nire bizitza goitik bera aldatu da, eta harro nago. Harro nago nire ingurukoek nigatik egin duten lanarengatik, batez ere, nire gurasoengatik. Beraiegatik ez balitz, ezingo nuke nahi dudana egin eta ezta ere, nire poza besteei transmititu. Horregatik, hemendik eskertu nahiko nieke eta nik ikasten dudana beraiei erakutsi. Desiatzen egoten d...
Euskerako klasean interneten zintzilik dauden hiztegi askotatik hiru aukeratzeko esan digu Beatriz andereñoak. Horietako bat Euskaltzaindiak duen hiztegia da. Bertan izugarrizko eskaintza topa daiteke. Era guztietako hiztegiak daude eta nik uste urtean zehar asko erabiliko dudala nire lanetan ditudan dudak argitzeko. Gainera, sinonimoak, antonimoak, batuan nola idatzi behar den ere azaltzen da eta idazlan aberats eta polit bat egiteko tresna egokia dela uste dut. Beste bat Erabili.com da. Hau ere oso erabilgarria da, sinonimo-antonimo eta definizioez gain, terminologiak, hiztegia ga...
Web 2.0-ko klasean gaude eta oraintxe bakoitzak bere blog-a sortu du, eta hau da nire blog-a. Nahi duen guztiak hemen dagoena irakurtzeko aukera izango du, baita ere argazkiak ikusteko ere. Harrera ona izatea espero dut. Laster arte.