Netiketak
Netiketa net (sarea) eta etiquette (etiketa; gizalegea, inor ez mintzeko) hitzetatik dator. Jende asko ibiltzen da sarean, baina gehien erabiltzen dena posta elektronikoa da, bertan milioika pertsona ibiltzen dira egunero-egunero. Arazorik ez izateko arau batzuk daude:
- Baimena eskatu inoren izena gehitu aurretik.
- Zaindu artxibo atxikien tamaina.
- Erabili RTF; Word-ek sortutako formatu unibertsala.
- Identifikatu dokumentu atxikiak.
- Ez idatzi LETRA LARRIZ.
- Ez iraindu inor sarean.
- Garbitu mezuen zerrenda amaigabeak.
- Ezkutatu taldeetako helbideak.
- Pertsonalizatu mezua.
- Ez sinetsi faltsukeriak.
Arau hauen bitartez internet bidezko komunikazioa erraztu dezakegu eta denok lasaiago ibiltzeko aukera dugu. Nire ustez, oso garrantzitsua da hor dauden puntuak errespetatu eta betetzea inori kalterik egin ez diezaiogun, beraz badakizu zer egin!!
Iruzkinak
Utzi iruzkina: