Web 2.0.
Timo o´Reilly (Cork 1945) Web 2.0 kontzeptuaren sortzailea da. Berriak eginiko elkarrizketa batean zioena kontuan hartuta esan beharra dago ez dugula beldurrik izan behar hizkuntza gutxituen erabiltzaileok. Berak dio ez duela zertan murriztu beharrik honen erabilerak, izan ere, bi pertsonen artean beraien hizkuntza gutxituan hitz egiteko aukera bera izango dute. Nik ez dakit hori hala izango den, hala balitz hobe. Horrek harritu ninduen gehien. Hala ere, bestalde, argi dago hemendik urte batzuetara denok jakingo dugula ordenagailua oso oso ondo erabiltzen, gaur egun mugikorrarekin gertatzen den bezala, ehuneko altu batek du sakelekoa, edo behintzat manejatzeko gai da. Teknologia aurrera doa eta gu ere berarekin batera. Beraz, ikastea beste zereginik ez dugu.
Iruzkinak
Tribaldo 2006-11-04 18:15 #1
Ni ere ados nago Interneti ez diotela beldurra izan behar hizkuntza txikiek. Berataz baliatu behar dira bere abantailak aprobetsatzeko; adibidez hizkuntza mundu guztira eta mundu guztiari iristarazteko aukera, Internet bidezko euskara kurtsoak eskeintzeko aukera, e.a. luze bat.

Hala ere, globalizazio era honetan kultura (hizkuntza bertan delarik noski) propioa mantentzea zaila da. Legeak, hizkuntza, ekonomia, e.a. internazioalitzaten ari dira, eta ondorioz kasu askotan bakarra izatera iritsis.
Hizkuntzekin berdina pasatzeko arriskua badago, Internet delarik honen exponente nagusiena.

ihintzpitintz 2006-11-05 14:25 #2

Baina nahiz eta globalizazioak aurrera egin, bakoitzak berea mantenduz gero; bai hizkuntza, ohiturak, etab. zoragarria litzateke!! Denok dugu geurea dena eta hori oso garrantzitsua da. Tamalez, askok eta askok horri ez diote etekinik ateratzen eta ez dute aprobetxatzen aukera hau.

Tribaldo 2006-11-09 19:15 #3
Utzi iruzkina: