Kategoria: mugikor
Timo o´Reilly (Cork 1945) Web 2.0 kontzeptuaren sortzailea da. Berriak eginiko elkarrizketa batean zioena kontuan hartuta esan beharra dago ez dugula beldurrik izan behar hizkuntza gutxituen erabiltzaileok. Berak dio ez duela zertan murriztu beharrik honen erabilerak, izan ere, bi pertsonen artean beraien hizkuntza gutxituan hitz egiteko aukera bera izango dute. Nik ez dakit hori hala izango den, hala balitz hobe. Horrek harritu ninduen gehien. Hala ere, bestalde, argi dago hemendik urte batzuetara denok jakingo dugula ordenagailua oso oso ondo erabiltzen, gaur egun mugikorrarekin gertatzen...
Globalizazioa, gizarte presioa eta antzeko termino ugari gero eta entzunagoak dira gure artean. Hedabideek, iritzi artikulueen bitartez gaia jorratzen dute maiz. Arazo honetaz jabe garelakoan bizi gara askok, honi aurre egiteko gai garelakoan alegia. Gezur galanta. Izan ere, era apal edo nabarmenean gizarteak guztiok menperatzen gaitu. Guregan sortutako presioa jarraia da eta honi une oro euztea lan gogorra benetan. Goiz edo berandu amore ematen bukatzen dugu. Har ditzagun adibidetzak teknologia berriak eta era zehatzago batean mugikorrak. Aitzinako pekatuak baztertu ditu...