Bost blog interesgarri

earrahuan 1456132028636 Earra Huan!! | 2006-11-03 11:25
2

Web 2.0. klasean Joxek bost blog aukeratzeko esan zigun. Horretarako aurki.com-en sartu nintzen eta halaxe, bazterrak nahasten ibili ondoren bost blog ezberdin aukeratu ditut zuentzako, bertan sartu eta informazio eta gauza ugari aurkitu ahal izango dituzue. Horien artean Gaztelupeko Hotsak, Euskonomia, Kingston hiria, Baga, biga, bloga! eta Leioako Hipiak aukeratu ditut.

-         Gaztelupeko Hotsak: musika du gai nagusi blog honek. Bertan, kontzertuak, diskoak, kontratazioak… egiteko aukera dago. Horretaz gain, artikulu ugari eskaintzen dira nahi duenak irakur ditzan. Musikaria edo zalea bazara gustatuko zaizu.

-         Euskonomia: blog hau berriz ekonomiari buruz aritzen da besteak beste. Felix Gerenabarrenaren bloga da eta ekonomiari buruz era errezean eta ulergarrian idazten du. Eibarren jaio eta Ondarrun bizi den gizon honek dena euskaraz idazten du eta hala ere, munduan gertatzen diren gauza garrantzitsuak ere aipatzen ditu. Oso interesgarria benetan.

-         Kingston hiria: Bilbo Hiria Irratiaren bloga da eta bere leloa asko gustatu zait: “Jamaika entzuteko jaio gara.” Beraz, suposatu daiteke Reggae eta antzerako musikari buruko informazioa ematen duela gehien bat. Kontzertu askotako argazki eta informazioak ageri dira.

-         Baga, biga, bloga!: blog hau oso xelebrea iruditu zait. Bertan idazleak buruan daukan txoro haizea ikus daiteke. Gauza interesanteak idazten ditu eta originalak, gutxitan entzuten direnak. Entretenitzeko oso blog politta.

-         Leioako Hipiak: azken blog hau ere oso interesgarria iruditu zait. Bertan ikasle etorkinei hizkuntza indartzeko laguntza eskaintzen da. Blog hau Leioako Berritzegunean biltzen diren irakasle talde batek eramaten du aurrera eta izugarrizko ideia dela iruditzen zait.

Beraz, hauetxek dira nik aukeratu ditudanak, blog bakoitzaren izenean klik eginez gero, bertan sartu eta nik esandakoa gezurra ez dela ikusi ahal izango duzue.

beste itziartar bat baina ez beste itziartar hori ;)

beste itziartar bat baina ez beste itziartar hori ;) 2007-04-25 13:13 #1

Kaixo kaixo senorita!!!

Asti gehixegi dakatelako izangoa baina interneten sareetan bueltaka ibili ta Ixameneko "Intzan" eo "Hintzan" blogeaino iritsi naiz. Nolakuak dian kontuak eh!!!

Politta dakazu asuntua eh!! ta jendia portatzse al da ta bate idazte al du? bakizu, jendian morbua ta holako gauzak gustatze zaizko, beraz argazki sexy-ak jartze hasi biharkozu.

Ba hoixe, segi horrelaxe.

Namaste

Post: esan Paust-i itziarren in dian PlayBack danen DVD bat badauala. Baiata beaiek irabazitakuare. Behin irabaziko ta hura ikusi gabe ezin eon. Batuzk phittuta gaude ;)

Ihintzpitintz

Ihintzpitintz 2007-04-26 17:11 #2

Eskerrik asko animuatikan. Ne izena Ihintza da, asik ez Intza ta eztare Hintza. Jejejeje!! Ba halare oain azken aldixan bastante abandonauta dakat ze Unibersidadeko bloga da ta ya eztizkigue lanak bialtzen hemen publikatzeko. Ia asti pixkatekin polittaua kartzeten.

Utzi iruzkina: