Hiztegirik onenak
Euskerako klasean interneten zintzilik dauden hiztegi askotatik hiru aukeratzeko esan digu Beatriz andereñoak.
Horietako bat Euskaltzaindiak duen hiztegia da. Bertan izugarrizko eskaintza topa daiteke. Era guztietako hiztegiak daude eta nik uste urtean zehar asko erabiliko dudala nire lanetan ditudan dudak argitzeko. Gainera, sinonimoak, antonimoak, batuan nola idatzi behar den ere azaltzen da eta idazlan aberats eta polit bat egiteko tresna egokia dela uste dut.
Beste bat Erabili.com da. Hau ere oso erabilgarria da, sinonimo-antonimo eta definizioez gain, terminologiak, hiztegia gaika, hizkuntza ezberdinetakoak, etab. ere aurkitu daiteke eta informazio iturri ona izan daiteke.
Azkenik, Habe.Webgune hau oso interesgarria iruditzen zait, bertan euskara hobeto dominatzera irits zaitezkeelako eta horretarako hainbat ariketa egin daitezke. Horretaz gain, hiztegi ugari aurkitu daitezke eta geure lana osatu eta egiteko lagungarria.
Hiru webgune hauek edozeinentzako gomendagarriak dira, bere maila linguistikoa hobetzeko eta ikasteko.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: