Teknologiaz eta literaturaz gozatzeko beste era bat

earrahuan 1456132028636 Earra Huan!! | 2006-11-03 17:41
2

Joxe Aranzabalek, Web 2.0 ikasgaiko irakasleak, berak idatziriko testu bat irakurri eta horri buruz bakoitzak gure blogean zerbait idazteko esan digu. Eta horretan ari naiz. Berak idatzitako testuan Missourin dagoen institutu batean martxan jarri den proiektu baten berri eman digu. Institutuaren izena South Valley Jr High da eta Liberty herrian kokatzen da, Missourin.

Proiektu hau historiako 8. mailako irakasleak sortu eta eraman du aurrera, Eric Langhorstek. Bertan Gerrilla Season eleberria irakurri behar dute, Pat Hughes idazleak idatzia. Honetarako irakasleak dirua lortu du (5000 dolar), laguntza moduan eta blog bat sortu ere bai, The Guerrilla Season Book Blog deiturikoa. Bertan irakasle, ikasle eta gurasoek hartuko dute parte.

Ekintza hau 2006ko urriaren 23an hasiko da eta azaroaren 19 arte iraungo du. Aste horietan liburuaren irakurleek blogean beraien iritzia eman eta eztabaidak izango dituzte. Gainera, eztabaida hori errazagoa izan dadin, astero galdera bat egingo dute. Baina, ezingo da edozein eratara erantzun. Izan ere, erantzunak anonimoak izan beharko dira eta lehenago irakaslea eta idazleak irakurriko dituzte eta beraiek erabakiko dute argitaratu edo ez.

Azkenik, irakurleak proiektu bat egin beharko du aukera hauetatik bat hautatuz; liburuak dioenari buruzko poema bat idatzi, nobelari beste bukaera bat asmatu, liburuaren poster bat diseinatu, liburuko pertsonaia bati elkarrizketa bat egin, bederatzi paneletako komiki bat marraztu eta bertan liburuaren zati bat azaldu, edo azkenik, liburuaren beste azal bat diseinatu.

Oso proiektu interesgarria iruditu zait, honela, ikasle, baita gurasoek ere, liburua irakurtzeko eta horretaz gozatzeko aukera dute elkarren artean, iritzi ezberdinak kontrastatuz. Gainera, teknologiaren erabilera egokia dela uste dut. Besterik gabe, guk ere horrelako zerbait egitea ez litzateke gaizki egongo.

 

Joxe Aranzabal

Joxe Aranzabal 2006-11-10 19:30 #1

Zer liburu proposatuko zenuke irakurketa partekatzeko?<br />

Ihintzpitintz

Ihintzpitintz 2006-11-13 16:40 #2

Eztakit. Egixa esan enaiz oso irakurzalia. Halare, liburu on bat proposau ezkeo gustora irakurtzen det.


Utzi iruzkina: