Nobela idazteko ideia bat: " Udazkeneko egun batean jakin nuen zer den tristezia. Lo nengoela argitasuna zen nagusi nire etxean,  gaueko ordubiak ziren. Etxea sutan zegoen, ohetik ziztu bizian jaiki eta gurasoen logelara joaten saiatu nintzen, ke beltza zen nagusi pasilloan, eta ez nuen ezer ikusten. Nire alaba txikiaren logelara sartu eta ............"   Orain 8-9 orriko nobela idaztea bakarrik falta da. Animo!!!!!


Joxe Aranzabalek, Web 2.0 ikasgaiko irakasleak, berak idatziriko testu bat irakurri eta horri buruz bakoitzak gure blogean zerbait idazteko esan digu. Eta horretan ari naiz. Berak idatzitako testuan Missourin dagoen institutu batean martxan jarri den proiektu baten berri eman digu. Institutuaren izena South Valley Jr High da eta Liberty herrian kokatzen da, Missourin. Proiektu hau historiako 8. mailako irakasleak sortu eta eraman du aurrera, Eric Langhorstek. Bertan Gerrilla Season eleberria irakurri behar dute, Pat Hughes idazleak idatzia. Honetarako irakasleak dirua lortu du (5000 dolar)...


Superman Gorria

1
pernan 1456152179281 Superbloga | 2006-10-05 22:13

Zer gertatuko luke Kriptonetik habiatutako superumea Lurrara 12 ordu lehenago helduko balitz? Rantxo batean ez, eta Kolhos batean eroriko litzateke. Stalinen zerbitzari izango zen! Hauxe da oinarrizko planteamendua. Superhoeroien komikiaz gain, nobela grafikoa ere bada, umore finaz zipriztindurik, eta baita ere etika eta moralaren klaserako baliogarri. Kritika ere badu, Gerra Hotzaren erregimen totalitaristei. Biei. Eta bai, antiutopiaren kutsua ere bai. Orwelli gustatuko litzaioke komiki hau.


Azken iruzkinak