Joxe Aranzabalek, Web 2.0 ikasgaiko irakasleak, berak idatziriko testu bat irakurri eta horri buruz bakoitzak gure blogean zerbait idazteko esan digu. Eta horretan ari naiz. Berak idatzitako testuan Missourin dagoen institutu batean martxan jarri den proiektu baten berri eman digu. Institutuaren izena South Valley Jr High da eta Liberty herrian kokatzen da, Missourin. Proiektu hau historiako 8. mailako irakasleak sortu eta eraman du aurrera, Eric Langhorstek. Bertan Gerrilla Season eleberria irakurri behar dute, Pat Hughes idazleak idatzia. Honetarako irakasleak dirua lortu du (5000 dolar)...