desfas

¡¡¡aNd NeVeR tRuSt A pUnK!!!

azken hilabete hauetan askok itsaron dugun berria egia bilakatzera pasa da, piperrak rock taldearen buelta! izugarrizko berria talde honen jarraitzaileontzat. kontzertua 2007 urtarrilaren 13an izango da iruñea ondoan. Besterik gabe aio ta ondo segi  


Oraingo artikulu hau web 2.0 ren generazio berriaren inguruan mintzo zaigu, youtube, flickr edota Bloger bezalako webguneen sortzaile eta erabiltzaileen inguruan. Interneten jendeak zerbait esateko eta argazkiak nahiz bideoak kompartitzeko beharra ikusi duenean sortu dira horrialde hauek.                                        Orrialde hauen arrakasta izugarria izan da, youtuben adibidez ...


Bake Spamak

desfas 1456131936926 desfas | 2006-12-13 10:26

Gaurkoan ere unibertsitateko korreoan Joxe irakasleak komentatzeko utzi digun artikulu baten inguruan arituko naiz. Artikulu honen izena Bake Spamak da Aritz Gorrotxategik idatzitakoa. Bertan bake erakunde batetatik iritsi zaizkion mezu batzuetaz egiten digu. Bera, kezkaturik buruari bueltak ematen dizkio. Zer dago erakunde honen ta nire artean?Nola lortu dituzte nire datuak? egia esan kezkagarria da bakoitzaren datuak internertetik zehar ibiltzea erakundez erakunde, eta nahiz eta organizazio hauen aurka ez egon, ni ere moskeatuko nintzateke. Besterik gabe aio ta ondo segi!  


mapak

desfas 1456131936926 desfas | 2006-12-06 16:11

Hemen tagzania ta google maps-tik ikusita nire auzoa tagzaniapasteTagzania: aitorartola99


Berria Estilo Liburua

desfas 1456131936926 desfas | 2006-11-19 15:47

Aurrekoan Eskoriatzako unibertsitatean Berria estilo liburuaren aurkezpena izan genuen Irene Arratsen eskutik. Hitzaldia berandu hasi bazen ere Irenek estilo liburuak dituen helburuak komentatu zizkigun.Estilo liburu honen helburua, idazterakoan sortu daitezken kezka edo zalantzak argitzea da, eta zuzentasunez idazteko baliagarri suerta daiteke.  Liburu hau hainbat ataletan banatzen da: 1-deontologia2-interpretazioa3-idazkuntza4-onomastika5-hiztegia6-ortipografia7-Hitz zerrendak Esan beharra dago estilo liburuak ez duela Euskaltzaindiari dagokion lana egiten, estilo liburua ...


Aurreko astean Iban Arantzabal izan genuen Eskoriatzako Unibertsitatean (HUHEZI) hitzaldia ematen, gure irakaslea den Joxe Aranzabalek antolatutako aurkezpenean. Elgetar hau  HUHEZIN ikasitakoa da, eta beranduago Euskal Herriko Unibertsitatean Filologia ikasi zuen. Sustatu.com eta Goienkarian editore lanetan aritutakoa, gaur egun Arrasate irratiko eta Goitb-n telematika saileko zuzendari gisa egiten du lan. Ibanek bere lanari buruz hitzegin zigun, eta GOIENAren komunikazio zerbitzuei buruz aritu zen. Goiena enpresa lau alorretan banatzen zela esplikatu zigun: internet - sustatu.com et...


Missouriko institutu batean Eric Langhorst izeneko historia irakslea liburu berria plazaratu du Guerrilla Season izenekoa. honetaz aparte irakasleak blog bat sortu du The Guerrilla Season Book Blog. Modu honetan irakurleek iritzia emateko aukera izango dute eta eztabaidetan parte hartzeko aukera izango dute, eztabaida hauek bideratzeko aste bakoitzean hainbat galdera planteatuko dira. Blog horren ezaugarri nagusia erantzun moderatuak dira, hau da proiektuaren sortzaileak, bidalitako erantzunak edo iritziak irakurriko dituzte eta gero hauek publikatu edo ez erabakiko dute. gainera erantzunak...


Tim O´Reilly (ariketa)

desfas 1456131936926 desfas | 2006-11-04 16:53

Aurrekoan Joxe irakasleak Tim O`Reilly-ri eginiko elkarrizketa baten inguruan lan bat bidali zigun. Aipatu beharra dago Tim O´Reilly izeneko gizon hau web 2.0 kontzeptuaren sortzailea dugula eta software estandar irekien bultzatzailea. Berri hau Berria  egunkari euskaldunean azaltzen zen aurtengo urtarrileko ale batean. Eta elkarrizketa honen gai nagusia etorkizunean internetek  izan dezakeen garapena da. O`Reilly-ren esanez  ( eta ni guztiz ados nago berarekin) internet komunikazio mailan aurrerakuntza handia suposatu du, komunitateak sortuz... informatzeko mo...


blogak komentatzen

desfas 1456131936926 desfas | 2006-10-28 23:18

Aurreko astean web 2.0 ko klsean joxe irakaslak aurki.com-en sartzea eta bertako 5 blog-en kritika egitea bidali zigun eta pixkabat berandu izan harren (blogarekin problemak) lan hura orain bukatzea erabaki dut.  Gaur irakaslearen aginduei kasu eginez aurki.com-en sartu eta hainbat blog aztertzen aritu naiz., denak interesgarriak baziren ere hauek aukeratu ditut interesgarrienak iruditu zaizkidalako: lehenik azterturikoa hiru.com-eko, atal honek musika du gai nagusia, bertan alde desberdinetako berriak, kontzertuak eta beste hainbat berri aurkitu daitezke, egia esan leku...


kontzertuak Irunen

desfas 1456131936926 desfas | 2006-10-28 23:18

Azaroak 4 ikasle eguna Irunen! bertan joko dute ondorengo taldeek: Soziedad Alkoholika, Kauta, Berri Txarrak, Betagarri, Doctor Deseo, Amaiur eta Skt...     kartel hau ikusita gutxi geratzen da esateko, espero det zuek han aurkitzea! AGUR