blogak komentatzen

desfas 1456131936926 desfas | 2006-10-28 23:18

Aurreko astean web 2.0 ko klsean joxe irakaslak aurki.com-en sartzea eta bertako 5 blog-en kritika egitea bidali zigun eta pixkabat berandu izan harren (blogarekin problemak) lan hura orain bukatzea erabaki dut. 

Gaur irakaslearen aginduei kasu eginez aurki.com-en sartu eta hainbat blog aztertzen aritu naiz., denak interesgarriak baziren ere hauek aukeratu ditut interesgarrienak iruditu zaizkidalako:

lehenik azterturikoa hiru.com-eko, atal honek musika du gai nagusia, bertan alde desberdinetako berriak, kontzertuak eta beste hainbat berri aurkitu daitezke, egia esan leku interesgarria musika gustoko dugunentzat.baina hiru.com ez da bakarrik musikara murrizten, webgune honek beste gai batzuk ere lantzen ditu: zinea, kultura, hezkuntza...

Hurrengo bloga gure irakaslea den joxe-ren bloga da, Faroa. sartu bezain laster bere argazkia dugu ikusgai, beherago bera ezagutzeko hainbat artikulu ta fickr-tik sartutako hainbat argazki.azkenengo artikulua sustatu.com en ingurukoa da, bere 5. urteurreunekoa. dudarik gabe blog interesgarri bat.

ondorengoa danbaka.com da. hau ere musikaren ingurukoa, webgune honen ezkerretara hainbat talderen albisteak aurki ditzakegu.Mezuak iristen diren ordenean agertzen dira.beste aldean inkesta bat aurki dezakegu, hainbat talderen inguruan, hauen artean The 5 Twisters eta Scam, klaseko mutilen taldeak.webgune erabilgarria hau ere dudarik gabe.

Aztertu dudan beste bat euskadi-kuba da, kubarekiko elkartasun eta laguntasun lanari ekiten dion elkartea da. organizazio honek blog interesgarria du, bertara sartzea da egokiena berari buruz jakin nahi duen edonor informatzeko.

Azkenik aztertutakoa, jaiak.net oso  interesgarria euskal herriko DESFAS-atuentzat. hemen herri bakoitzean festak noiztik nora diren eta festen izenak aurkitu ditzakegu. Adibidez donostiako danborrada Urtarrilak 20, denak zaudete gobidatuak.Ala ere emen agertzen ez denez donostiako aste nagusian jai herrikoien webgunea ezagutaraztea garrantzitsua dela uste dut--> DONOSTIA ABORDATU! GORA PIRATAK!

beno, besterik gabe, aio ta ondo segi!

aitor


Utzi iruzkina: