Tim O´Reilly (ariketa)

desfas 1456131936926 desfas | 2006-11-04 16:53

Aurrekoan Joxe irakasleak Tim O`Reilly-ri eginiko elkarrizketa baten inguruan lan bat bidali zigun. Aipatu beharra dago Tim O´Reilly izeneko gizon hau web 2.0 kontzeptuaren sortzailea dugula eta software estandar irekien bultzatzailea.

Berri hau Berria  egunkari euskaldunean azaltzen zen aurtengo urtarrileko ale batean. Eta elkarrizketa honen gai nagusia etorkizunean internetek  izan dezakeen garapena da. O`Reilly-ren esanez  ( eta ni guztiz ados nago berarekin) internet komunikazio mailan aurrerakuntza handia suposatu du, komunitateak sortuz... informatzeko modu azkarra . Hizkuntza minoritarioei interneten aurrerantzean izango duten etorkizunaz ere mintzatu zen O´Reilly. Euskara hizkuntza minoritarioa izanda arriskuan egon litekeela interneten, dudarik gabe ingelesa baita mundu honetan jaun eta jabe. Elkarrizketako beste atal bat 3. eta 1. munduetan erabilitako teknologien ingurukoa da, bi teknologien arteko aldea handia izanik ere pixkanaka txikituz doala dio.

Zaila da elkarrizketa honen xehetasun guztiak laburtzea, beraz informatzeko modurik errezena Berria egunkariko web orrian sartu eta bertan bilatzea da.  


Utzi iruzkina: