Berria Estilo Liburua

desfas 1456131936926 desfas | 2006-11-19 15:47

Aurrekoan Eskoriatzako unibertsitatean Berria estilo liburuaren aurkezpena izan genuen Irene Arratsen eskutik.

Hitzaldia berandu hasi bazen ere Irenek estilo liburuak dituen helburuak komentatu zizkigun.Estilo liburu honen helburua, idazterakoan sortu daitezken kezka edo zalantzak argitzea da, eta zuzentasunez idazteko baliagarri suerta daiteke.  Liburu hau hainbat ataletan banatzen da:


1-deontologia
2-interpretazioa
3-idazkuntza
4-onomastika
5-hiztegia
6-ortipografia
7-Hitz zerrendak

Esan beharra dago estilo liburuak ez duela Euskaltzaindiari dagokion lana egiten, estilo liburua Euskaltzaindiaren arauei egokitzen zaio, eta arau horiek kontuan hartuta egokitasunez idazten laguntzen dio.

besterik gabe, aio ta ondo segi!

 


Utzi iruzkina: