Iban Arantzabal Eskoriatzan.

desfas 1456131936926 desfas | 2006-11-18 17:26

Aurreko astean Iban Arantzabal izan genuen Eskoriatzako Unibertsitatean (HUHEZI) hitzaldia ematen, gure irakaslea den Joxe Aranzabalek antolatutako aurkezpenean.

Elgetar hau  HUHEZIN ikasitakoa da, eta beranduago Euskal Herriko Unibertsitatean Filologia ikasi zuen. Sustatu.com eta Goienkarian editore lanetan aritutakoa, gaur egun Arrasate irratiko eta Goitb-n telematika saileko zuzendari gisa egiten du lan.

Ibanek bere lanari buruz hitzegin zigun, eta GOIENAren komunikazio zerbitzuei buruz aritu zen. Goiena enpresa lau alorretan banatzen zela esplikatu zigun:


internet - sustatu.com eta Goiena.net
irratia- Arrasate irratia
telebista- Goitb
egunkariak- goienkaria

Honen ostean aholku batzuk eman zituen, adibidez, artikuluak motzak idazteko esan zigun, eta aholku honi kasi eginez gehiegi ez luzatzea erabaki dut.

Hitzaldiaren amaieran, Explorer-aren aurka egin zuen Ibanek, berak Firefox programa aholkatu zigun, eta harrituta gelditu zen unibertsitatean oraindik Explorer-a erabiltzen genuelako.Bere esanez FireFox-a programa hobea da, seguruagoa eta erabilgarriagoa, eta hau jartzeko sinadura bilketa egiteko esan zuen.

Egia esateko hitzaldia bizkor pasa zitzaidan, agian esaten zuena interesgarria iruditu zitzaidalako. ( Firefox-a ordenagailuan sartzea izango da urrengo pausoa, xD).

besterik gabe, ondo segi!


Utzi iruzkina: