Kategoria: zp
Pasa den eguaztenean Jose Luis Rodríguez Zapatero (ezizenez ZP) Espainiako Gobernuko presidenteak estatuko defizit handiari aurre egiteko neurriak aurkeztu zituen Madrileko Diputatuen Kongresuan. Beste behin, hautsak harrotu ditu ZPk esandakoak. Izan ere, neurri hauek ustez ezkertiarra den gobernu batek hartzea benetan lotsagarria iruditzen zait (azaldu zituen moduan, behintzat).25 urtean lehen aldiz (1985etik alegia) jubilatu eta alargunen pentsioak ez dira KPIaren (Kontsumorako Prezioen Indizearen) arabera igoko. Gutxieneko pentsioak eta Errenta Aitorpena egin behar ez dutenenak izan ezik...
Egia da arlo teknikotik begiratuta nahiko desastrosoa dela, eta bi gazapo potolo dauzkala:Fijatu 42. segunduan, paretetan. Eta fijatu baita Zapateroren aulkiaren respaldoetan (Kongresuan) eta leihotik ateratzean: ez da aulki berbera. Ezta berdina ere. Baina bideo hau oso ona da. Helburu batekin egin dutelako: xede publizitario batekin. Eta asmatu dute. Irakurri CuatroGatos-en artikulua.